26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Osasuna eta ariketa fisikoa: ikasleen egoera fisikoa

Europako mendebaldeko beste herrialdeetako gainpisu prebalentziak ondokoak izan

ziren: Alemanian % 13, Holandan % 13, Danimarkan % 17 eta Erresuma Batuan %

21. Gainpisu prebalentzia maila altuenak aldiz, batez ere Europako hegoaldeko

herrialdeetan behatu ziren, hala nola, Grezian (% 22), Espainian (% 21), Kroazian (%

20), Serbian (% 17), Zipren (% 23) eta baita Europako ekialdeko Bulgarian (% 17)

(Lobstein eta lank., 2003). Aztertutako unibertsitateko ikasleen gainpisuaren

prebalentzia, inguruko ikerketek aurkeztutako prebalentzien aldean, gure ikasleen

egoera oso kezkagarria ez zela aipatzen genuen. Hala ere, azterketa maila zabalago

batean Europako beste herrialde batzuetako datuen aldean, emaitzek bestelako

egoera bat isladatzen zuten. Izan ere, gure ikasleen gainpisuaren prebalentzia

Europako iparraldeko herrialdeena baino altuagoa zela behatu genuen. Kontuan izan

behar da hala ere, Europako herrialdeetako gainpisuaren prebalentzia aztertzen duten

ikerketen datuak gure datuekin guztiz konparagarriak ez badira ere, hauen esanahia

hobeto ulertzeko lagungarriak direla.

Zenbait osasun erakundek, azkeneko urteetan obesitatearen arazoak osasun,

hilkortasun eta bizi-kalitatean duen eraginagatik eta honen dimentsioa gero eta

handiagoa dela ikusirik, XXI. mendeko epidemia izendatu dute (OME, 2000, 2003a;

IOTF, 2004). Kasu honetan ez soilik helduen, baizik eta ume eta gazteen obesitatearen

prebalentziaren datuak ere handituz dihoazela argitaratu da (Wang eta lank., 2002;

Ebbeling eta lank., 2002; Guillame eta lank., 2002). Gure unibertsitateko ikasleen

gainpisu eta obesitate datuak ez dira gure ingurukoak baino okerragoak, baina % 17

inguruko gainpisu eta obesitate maila kontuan hartzekoa da. Egoera hau are eta

larriagoa da, gaztaroan obesitatea pairatzen dutenek helduaroan osasun arazo hau

pairatzeko aukera gehiago dituztela kontuan hartzen bada (Serdula eta lank., 1993;

Guo eta lank., 1994; Yang eta lank., 2007).

Nesken beste datu antropometrikoei zegokienez taldearen batez besteko pisua

60.1 Kg-koa zen eta altuera 164 cm-koa. Antropometrikoki estimatutako batez besteko

gantz-portzentajea pisuaren % 21.5 zen, gihar-portzentajea % 42.7 eta azkenik hezurportzentajea

% 15. Adin tarte hontako neskentzat gantz-portzentaje egokia % 20-25

dela kontutan hartuta (Wilmore eta lank., 1998), aztertutako nesken % 22.5

balore onargarrien gainean zegoen (>% 25).

Mutilen ezaugarri antropometrikoei zegokienez taldearen batez besteko pisua 74.6

Kg-koa zen eta altuera 178 cm-koa. Antropometrikoki estimatutako batez besteko

Emaitzak eta eztabaida 149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!