26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Osasuna eta ariketa fisikoa: ikasleen egoera fisikoa

(Aranceta eta lank., 2001, 2003; Banegas eta lank., 2001; Gutiérrez-Fisac eta lank.,

2002, 2003).

Gazte eta helduen arteko gainpisu eta obesitatearen datuen diferentziak,

gizartearen joeraren aldaketa adieraz dezakete. Azkeneko urteetan irudiak hartu duen

garrantzia izugarria da eta batez ere neska gazteen artean honek duen eragina

kontuan izan behar da. Izan ere, gizarteko eskakizun sozio-kulturalek neurri batean,

emakumeak pisuagatiko kezka iraunkorra izatera eta argalago egotera behartzen

dituzte etengabe (Taylor CB eta lank., 1998; Stice eta lank., 2001; Tanaka eta lank,

2002). Gure datuek ere joera hau isladatzen dute. Honela, alde batetik neskak

proportzio handiagoan aholkatutako pisuaren azpitik eta bestetik, gainpisu eta

obesitate proportzio baxuagoa zuten mutilen aldean. Jende gazteagorekin egindako

ikerketek ere gainpisua eta obesitatea mutiletan gehiago gertatzen dela baieztatzen

dute. Modu honetan, Espainiako Osasun Ministerioak finantziatutako Avena ikerketa

(Alimentación y Valoración del Estado Nutricional en Adolescentes) aipatzekoa da.

Ikerketa hau 2000-2002. urteetan zehar egin zen Espainiako bost hiritan (Granada,

Murtzia, Madril, Santander eta Zaragoza). Bertan, zozketaz aukeratutako 13-18.5 urte

bitarteko 2160 gaztek parte hartu zuten (1109 mutil eta 1051 neska). Ikerketa honetan

beste neurketa batzuen artean, gazteen gorputz osaera aztertu zen parametro

antropometrikoen bidez. Argitaratutako datuen arabera, mutilen obesitatea % 5.7 eta

neskena % 3.1 zen. Bestetik, gainpisu eta obesitatearen prebalentziaren datua

mutilentzat % 25.69 eta neskentzat % 19.13 zen (Moreno LA eta lank., 2005a).

Espainiako populazio helduaren obesitatearen prebalentzia Europako iparralde,

Frantzia eta Australia herrialdeetako prebalentzia baxuenen eta Estatu Batuetako eta

Europa ekialdeko herrialdeetako prebalentzia altuenen aldean erdiko puntu batean

dago (IOTF, 2004; NCHS, 2004). Haurren edo gazteen obesitate prebalentzia handituz

doa nazioarteko herrialde garatuetan eta modu honetan baita ere Europako

herrialdeetan (Wang eta lank., 2002; Ebbeling eta lank., 2002; Guillame eta lank.,

2002). Lobstein eta Frelut-ek 1992-2000. urteetan zehar Europan gazteen

obesitatearen prebalentzia aztertzeko zenbait ikerketa epidemiologikoren datuak bildu

eta herrialde ezberdinetako gainpisuaren prebalentziak konparatu zituzten (Lobstein

eta lank., 2003). Honela, argitaratutako datuen arabera, 14-17 urte bitarteko gazteen

gainpisu prebalentzia maila baxuenak, 90. hamarkadan ekonomi atzeratze aldiak jasan

zituzten Europa erdialdeko eta ekialdeko herrialdeetan behatu zituzten batez ere

Errusian (% 9), Txekiar Errepublikan (% 9), Eslovakian (% 8) eta Polonian (% 12).

148

Emaitzak eta eztabaida

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!