26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Osasuna eta ariketa fisikoa: ikasleen egoera fisikoa

Nesketan aldiz, % 12-ko gainpisua eta % 2-ko obesitatea argitaratu zen (Serra Majem

eta lank., 2003a). Gainpisua eta obesitatea zuten gazteak talde bakarrean sailkatzean,

nesken % 14 eta mutilen % 33.4 talde honetan zeuden.

2001. urteko Espainiako Osasun Inkestan 16-24 urte bitarteko mutilen obesitatea

% 3.1 eta neskena % 2.2 zen (MSC, 2003). Hala ere, kasu honetan datuak parte

hartzaileen estimazioetatik lortu ziren eta honek balioen gutxiespena eragin dezake,

GMI-a zalantzagarri bilakatuz. Izan ere datu hauek seguraski, benetakoak baino

baxuagoak izango dira (Moreno B eta lank., 2006).

Gure ikerketako mutilen gainpisu eta obesitatearen prebalentziaren datuak

baxuagoak dira enKid eta EAEko ikerketako datuen aldean eta hau, bat dator maila

kultural handiagoa duten populazio taldeen obesitate eta gainpisu prebalentzia

baxuagoa dela argitaratu duten lanekin (Aranceta eta lank., 2001; Serra Majem eta

lank., 2001, 2003a; Rodríguez Artalejo eta lank., 2002; Moreno B eta lank., 2006).

Mutilen kasuan egoera sozio-ekonomiko baxuagoa, gainpisu eta obesitate prebalentzia

altuagoarekin erlazionatu da (egoera sozio-ekonomiko altutik ertain-baxura igarotzean)

(Moreno LA eta lank., 2005a). Hala ere, azken ikerketa honetan beste ikerketa batzuen

aldean, mutilen gainpisu eta obesitate prebalentzia baxuenak egoera sozio-ekonomiko

altuenean eta baxuenean argitaratu zirela aipatu behar da (Moreno LA eta lank.,

2005a). Europan egin diren ikerketetan, egoera sozio-ekonomiko kaskarragoa

obesitate maila altuago batekin erlazionatu da (Langnäse eta lank., 2002; De

Spiegelare eta lank., 1998). Bestetik nazioarteko ikerketa batek garatutako

herrialdeetan obesitatea, nutrizio maila kaskarrago eta hezkuntza maila baxuago

batekin erlazionatzen zuen. Garapen bidean zeuden herrialdeen kasuan aldiz, maila

sozioekonomiko hobea zuten populazio taldeak, obesitate maila handiago batekin

erlazionatu ziren (Bellizi eta lank., 1999).

Bai gure datuek bai enKid, EAE-ko eta Espainiako Osasun Inkestako datuek mutil

gazteen kasuan, gainpisu eta obesitate portzentaje altuagoak behatu dituzte nesken

datuen aldean. Espainiako beste ikerketa batzuk ere mutil gazteen azkenaldiko joera

hau argitaratu dute (Aranceta eta lank., 2001, 2004; Moreno LA eta lank., 2005a).

Aldiz, Espanian populazio helduarekin egindako ikerketetan emakumezkoen gainpisu

eta obesitate portzentaje altuagoak argitaratu dira eta hauek urteak igaro ahala batez

ere hezkuntza maila baxuagoa dutenen kasuan handituz dihoazela argitaratu da

Emaitzak eta eztabaida 147

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!