26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ariketa fisiko ohiturak unibertsitateko ikasketetan zehar

1999; Castillo I eta lank., 1999; Rodríguez Ordax eta lank., 2003; Paavola eta lank.,

2004; Pérez D eta lank., 2005). Populazio orokorraren kasuan ere ondorio bera

argitaratu da (Hickey eta lank., 1975; Hartley, 1985; Raitakari eta lank., 1995; Aaro eta

lank., 1995; Aarnio eta lank., 2002; Prieto eta lank., 2003). Beste ikerketa batzuk,

jokabide eta ohitura osasuntsuen arteko erlazio positiboa eta alderantzizkoa aurkitu eta

honek bizimodu zehatzen sustapenean duen garrantzia azpimarratu dute (Mendoza,

2000; Prieto eta lank., 2003; Paavola eta lank., 2004). Gure ikerketan mutilen kasuan

behatutakoa bat dator erretzeari dagokionez autore hauen lanen ondorioekin.

Ariketa fisiko erregularrak, bizi-ohituretan aldaketa garrantzitsuak eragiten ditu,

ohitura higieniko eta dietetikoen hobekuntzan oinarrituak. Berehalako efektua, ongizate

subjektiboaren sentsazioa da eta epe luzera osasun egoera hobea eragiten du (Prieto

eta lank., 2003).

Espainiako 2006. urteko Osasun Inkestan (MSC, 2007), 16-24 urte bitarteko

nesken % 31.15 eta mutilen % 25.53 erretzaileak zirela argitaratu zen. Gure datuek

joera berdina jarraitzen zutela behatu genuen. Izan ere, ikerketan parte hartu zuten

ikasle erretzaileen datuak aztertzean, neska erretzaileak (% 35.4) mutil erretzaileak

(% 32.7) baino gehiago zirela behatu genuen. Bestetik, UPV/EHUko esperientzia

geletako ikasleekin (55-80 urte bitartean) egindako beste ikerketa batean, gizon

erretzaileak (% 41.07) emakume erretzaileen (% 22.37) ia bikoitza zirela argitaratu zen

(Jauregi, 2005). Honen guztiaren azalpena, belaunaldi eta gizarte-garaiaren aldaketan

bilatu behar da.

Emakumeak, modernizazioaren ildoan eta generoen arteko berdintasunerako

bidean mutilen esparruan aintzinatik kokatzen ziren ohiturak bereganatzen joan ziren,

nahiz eta horietako batzuk osasungarriak ez izan. Bereganatutako ohitura horien

artean erretzearen ohitura da aipagarri, izan ere, datuek adierazten duten eran neska

gazte erretzaileen portzentajea asko handitu baita azkenaldian (MSC, 2007).

Gure ikerketan lortutako datuetan, aipatutako azkenaldiko aldaketak isladatzen

direla uste dugu. Honela mutilen kasuan, aintzinatik erretzearen ohitura guztiz

bereganatua dagoen gizarte-sektorean, ez erretzea ohitura osasungarria den ariketa

fisikoaren praktikarekin erlazionatzen da. Nesken kasuan aldiz, modernizazioa eta

generoen berdintasunerako bidean gertatu diren aldaketa berri ez hain osasungarrien

eraginez, erretze ohitura eta ariketa fisikoaren praktika uztartu egin direla uste dugu.

Emaitzak eta eztabaida 129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!