26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. SARRERA

Sarrera

Heriotz-kausak oso desberdinak dira garapen maila ezberdina duten eremuetan.

Garapen bidean dauden herrialdeetako arazorik garrantzitsuenetariko bat desnutrizioa

da eta heriotz gehienak infekzioen bidezko gaixotasunen ondorioz gertatzen dira.

Garapen eda teknifikazio maila altuagoa duten herrialdeetan aldiz, arazo

kardiobaskularrak dira hilkortasun tasa handiena eragiten dutenak.

Osasunerako Munduko Erakundeak 2004. urteko osasunari buruzko txostenean,

HIES-a (Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea) garapen bidean zeuden

herrialdeetan heriotz gehien eragiten zuen gaixotasun transmitigarria zela argitaratu

zuen (OME, 2004). ONUSIDAk 2006. urtean argitaratutako datuen arabera, munduan

39.5 miloi pertsonek HIES-a gaixotasuna pairatzen zuten eta datuen banaketari

zegokionez: Latinoamerikan 1.7 milioi, Sahara hegoaldeko Afrikan 24.7 milioi eta

Asiako Ekialdean 7.8 milioi infektatu zeuden.

Garatutako herrialdeetan, harrigarria badirudi ere, lortu den “bizitza-kalitate maila

handiak” hainbat osasun arazo eragiten ditu. Bihotzeko gaixotasunak, hipertentsioa, II

motako diabetesa, jateko jokabideen nahasteak eta minbizi mota jakin batzuk,

bizimoduari lotuta dauden arazoak dira.

Herrialde garatuetako osasun-arazo ohikoenak, bizitza-ohiturekin erlazio zuzena

dute eta batez ere, elikadura eta ariketa fisikoaren arteko desorekarekin. Hau honela

izanda, elikadura ohitura desegokiak eta sedentarismoa, gaixotasun kronikoak

pairatzeko arrisku faktoreak dira (Bouchard eta lank., 1990; Folsom eta lank., 1985;

Caspersen eta lank., 1995; Hill eta lank., 1998; Sesso eta lank., 2000; OME, 2004).

2004. urtean INE-k (Intituto Nacional de Estadística), arazo kardiobaskularrak eta

zenbait minbizi hilkortasun kausa garrantzitsuenak zirela argitaratu zuen (INE, 2006).

Urte horretan gaixotasun kardiobaskularrak, heriotzen % 33.3-aren eragileak izan

ziren. Espainia osoan datuek antzeko banaketa eta azken urteetan joera gorakorra

erakusten zuten probintzia bakoitzean aztertzerakoan.

Hurengo 1.1. Taulan, INE-k 2006. urtean arugitaratutako txostenean, 2004. urtean

Euskal Autonomia Erkidegoko hilkortasun kausa garrantzitsuenak aurkezten dira.

Sarrera 11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!