arriskuak gobernatzeko proposamen konposizionala - Euskara

arriskuak gobernatzeko proposamen konposizionala - Euskara arriskuak gobernatzeko proposamen konposizionala - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

XX. mende bukaerako politika neoliberalen agerkundeak, beste aldetik, gogor ekin dio ongizate sozialaren Estatu honen aurka. Neoliberalismoak arriskuaren autokudeaketa bilatzen du. Culpitt-en iritziz (Culpitt 1999), hurbilpen honek zuzenean edango luke “arriskuaren gizartea”-ren (Beck 1986) diagnositik, non instituzio sozialen porrot kontrolatzaileak Estatuaren paper gobernatzailea justizia sozialaren bilaketara baino arriskuen kudeaketa egokira zuzenduko lukeen (ikus: 3.2.1. atala), beti ere banakoaren hautaketa, lehentasun eta kontsumo orientazioen askatasuna bermatuta, babes indibidualistan oinarrituko liratekeen politiken bitartez. Estatuaren egitekoa hortaz banakoaren askatasunaren babesera zuzenduta legoke, gizarte segurantzaren hornikuntza planifikatura bideratutako esfortzu oro bertan behera utzita. Arriskua, kasu honetan, politika neoliberalen zerbitzura jartzen den diskurtso batean bilakatuko litzateke, ikuspegi kolektibistari dagokion arazo sortari (altruismoa, behar sozialen asetzea, eremu publikoaren kudeaketa planifikatua) bizkarra emanez (Culpitt 1999). Lehen esan dugun moduan, gobernu forma ezberdinei arrisku forma ezberdinak dagozkie. Gaur egun, arriskuaren razionalitate ezberdinak arriskuaren sozializazioa bultzatzen duen ongizatearen Estatuaren ideiaren aurka daude bideratuta; hau da, XX. mende bukaeran eta XXI.aren hasieran, arriskuaren indibidualizazioa gobernu liberaleko forma berrien eskutik doa, ordenamendu modernoaren gainbeherari loturik doakion arriskuaren forma zentralizatuen krisiaren harira (Crook 1999). Banakoa bilakatzen da orain bere etorkizunaren kudeatzaile nagusian, enpresari potentzial txiki bat lez. Arriskuaren kudeaketa arazo pertsonal batean bilakatzen da. Norberak, eskura duen informazioaz –“sistema adituez”, Giddens-en hitzetan (1990)– baliatuz, zaindu behar du bere burua: planifikazio sozio-ekonomiko estatalistak leku egin dio gizartea banakoaren (edota banako-multzoen) bitartez gobernatzeko aspirazioa duen erregimen neoliberalari. Bizitza, gain-lotura estatalaren beharrik ez duen hautaketa eta ardura pertsonalera irekitzen den errealitate batean bihurtzen da. Gobernuaren esentzia, hortaz, planifikazio orokorturik gabeko gobernu pertsonalera murrizten da (Elliott 2002, 304- 306; Rose 2000). Ikerketa ildo neo-foukaltiar honek, ikusi dugunez, gobernu forma ezberdinek barne hartzen dituzten eta errealitate sozionaturalaren errepresentazioak osatzeko erabiltzen diren praktika, teknika eta diskurtsoetan txertatzen du arriskua (Dean 1999). Arriskuaren pluraltasunaren aitormenak (baita arrisku razionalitate ezberdinei dagokienean ere) zein haren izaera kokatuarenak hainbat arrisku-kudeaketa praktiken bilakatzen baitu. Ondorioz, aseguruaren logikak ez du galdutakoaren lehengoratzea eskaintzen, adostutako kontratu eta gertakari aseguratuen garrantzia zein gertaera-probabilitatearen araberako konpentsazio ekonomiko bat baizik (Ewald 1991). Asegurua, beste hitzetan esanda, gertakari arriskutsuak sozialki razionalitzeko tresna bat da, hau da, galeren posibilitatea bera marko konpentsatorio onargarri baten baitan kokatzekoa. Dena dela, Beckek, arriskuaren gizarteak aseguruaren logikarekin apurtzen duela argudiatzen du, kontrolez kanpoko gizarte industrialaren arriskuek konpentsazio ororen aukera bera anulatzen dutelaren arrazoipean (Beck 1999, 31-36, 88-90). Zenbait irakurketek (ikus, adibidez: Dean 1999, 137-138) Becken diagnosia aseguruaren logikaren gaizki ulertze bati egozten badiote ere – aseguruak, ikusi dugun moduan, ez duelako lehengoratzea, hau da, galera gertatu aurreko egoera promesten, konbentzionala den konpentsazioa baizik–, Becki egin kritika hau ezin dugu onargarritzat hartu, bere argudioa ez datzalako aseguruaren razionalitatearen gaizki ulertzean, baizik eta de facto, hau da, praktikan, teknologia arriskutsuek asegurua eskuratzeko dauzkaten zailtasun errealetan baizik (ikus: 3.3.2. atala): Controversial industries and technologies are often those which not only do not have private insurance but are completely cut off from it. This is true of atomic energy, genetic engineering (including research), and even high-risk sectors of chemical production (…). In other words, there are highly reliable ‘technological pessimists’ who do not agree with the judgement of technicians and relevant authorities about the harmlessness of their product or technology. These pessimists are the insurance actuaries and insurance companies, whose economic realism prevents them from anything to do with a supposed ‘nil risk’ (Beck 1999, 31-32). 121

aitan, Becken antzerako aldaketa sozialaren narratiba handian txertatuta legokeen arrisku kontzeptu uniforme eta aproblematikotik aldentzen gaitu. Azken buruan, ordenamendu soziopolitiko ezberdinetan jazotzen den arriskuaren kokapen honek arriskuaren izaera malgua adierazten du. Edo, beste batera esanda, agerian uzten du bere instrumentaltasuna, arriskua mundu ikuskera eta helburu ezberdinak dituzten erregimen edo gobernu forma estrategikoen baitan ulertu beharra baitago. Atal honetan aurkeztu dugun arriskuaren izaera funtzional edo instrumental honek, arriskua ondorio ezkor edo potentzialtasun negatibo soil lez ikustetik printzipio antolatzaile edo gobernatzaile gisa ulertzerainoko atea ireki digu. Hau bereziki da garrantzitsua guretzat, arriskua zientzia, teknologia, gizartea eta naturaren arteko harremanen adierazletzat kontsideratzeko bidean. Dena dela, gure asmoa, batez ere eredu kulturalistak erakusten duen erreifikazio eta hertsitasun soziokulturaletik harago joatea izango da. Hau da, arriskua ez dugu soilik instituzio soziokulturalen funtzio gisa ulertuko, ez eta egitura kultural hertsiei lotuko. 118 Neo-foukaltiarren analisi motek ere arriskuaren materialtasuna dezente alboratzen dute: haien azterketek arriskuaren gobernu forma eta ordenu soziokultural zabalagoen arteko harremana aztertzera daude bideratuta nagusiki, arriskuaren dimentsio materiala eta konstituzio prozesua bera alboratuta geratzen direlarik. Gure asmoa, bada, domeinu material hau barne hartuko lukeen kontzeptua garatzearena izango da. Azken buruan, arriskua materialki eratzen den errealitate bat da. Edo beste era batera esanda, berau elementu anitzak barne hartzen dituen materialtasunaren harreman kausalen ondorio kontingente lez uler dezakegu (Robins 2002). Ikuspuntu honen arabera, arriskua produktu edo prozesu arriskutsuen erabilera eta kudeaketa sozio-materialaren emaitza da. Hau da, arriskua onargarri bilakatzen duen espazio kausal kontingentearen konfigurazioak determinatuko ditu arriskuaren nondiknorakoak. Halaz, arriskuarekiko ikuspegi erlatibistaren diskurtsoa gainditu dezakegu. Baina horrek ez du esan nahi arriskuarekiko ikuspegi errealista edota korrespondentzialista inozoan jausten garenik, “arrisku erreala”-ren inguruko eztabaida, harreman kausal hauen sekuentzia posibleen (probableen) kontsiderazio ezberdinetan (pluraletan) datzanaren jakitun baikara (Robins 2002; ikus ere: 4.1.1. eta 4.2.4. atalak). Modu honetan, eta jada aurreratu dugun moduan (ikus: 3.2.2.2. atala), arriskua kultura zientifikoaren hedapenaren (Latour 1987), hots, garapen zientifikoteknologikoaren inguruan sortu harreman material eta sozial berrien adierazletzat kontsidera dezakegu. Arriskuaren izaera funtzional edo erlazionala, hortaz, elementu anitzen arteko hartu-emanen baitan ulertuko dugu. 3.3.2. Dena ez da arriskua Garapen zientifiko-teknologikoaren alde ilunak tematizatzeko erabiltzen den kontzeptua da arriskuarena. Horrexegatik dago hain zuzen ere hain hedatua arriskuaren erabilera diskurtsiboa zientzia eta teknologiaren kontzeptualizazio zein kontrobertsia eta eztabaidetan. Dena den, “arriskuaren gizartea” adierazpenak kontrakoa aditzera eman badezake ere, arriskua ez da zientzia eta teknologiaren garapenaren inguruko eztabaidan 118 Hertsitasun kultural honek estereotipo kultural finkatuetara eraman gaitzake. Azken buruan, jendearen portaera aldakorra da, hau da, ez da zirkunstantzia ezberdinen pean modu berean aritzen. Horregatik, teoria kulturala, estereotipoen teoria gisa baino zehartasun kulturalaren tipologiatzat ulertu beharko genuke, hain zuzen aldakortasun eta malgutasun horren berri eman ahal izatea bilatzen duen heinean. Adams-ek dioen eran: (...) cultural theory is better understood not as a ser of categories of ‘ways of life’ but as a typology of bias (Adams 1995, 67). 122

XX. mende bukaerako politika neoliberalen agerkundeak, beste aldetik, gogor

ekin dio ongizate sozialaren Estatu honen aurka. Neoliberalismoak arriskuaren autokudeaketa

bilatzen du. Culpitt-en iritziz (Culpitt 1999), hurbilpen honek zuzenean

edango luke “arriskuaren gizartea”-ren (Beck 1986) diagnositik, non instituzio sozialen

porrot kontrolatzaileak Estatuaren paper gobernatzailea justizia sozialaren bilaketara

baino arriskuen kudeaketa egokira zuzenduko lukeen (ikus: 3.2.1. atala), beti ere

banakoaren hautaketa, lehentasun eta kontsumo orientazioen askatasuna bermatuta,

babes indibidualistan oinarrituko liratekeen politiken bitartez. Estatuaren egitekoa

hortaz banakoaren askatasunaren babesera zuzenduta legoke, gizarte segurantzaren

hornikuntza planifikatura bideratutako esfortzu oro bertan behera utzita. Arriskua, kasu

honetan, politika neoliberalen zerbitzura jartzen den diskurtso batean bilakatuko

litzateke, ikuspegi kolektibistari dagokion arazo sortari (altruismoa, behar sozialen

asetzea, eremu publikoaren kudeaketa planifikatua) bizkarra emanez (Culpitt 1999).

Lehen esan dugun moduan, gobernu forma ezberdinei arrisku forma ezberdinak

dagozkie. Gaur egun, arriskuaren razionalitate ezberdinak arriskuaren sozializazioa

bultzatzen duen ongizatearen Estatuaren ideiaren aurka daude bideratuta; hau da, XX.

mende bukaeran eta XXI.aren hasieran, arriskuaren indibidualizazioa gobernu

liberaleko forma berrien eskutik doa, ordenamendu modernoaren gainbeherari loturik

doakion arriskuaren forma zentralizatuen krisiaren harira (Crook 1999). Banakoa

bilakatzen da orain bere etorkizunaren kudeatzaile nagusian, enpresari potentzial txiki

bat lez. Arriskuaren kudeaketa arazo pertsonal batean bilakatzen da. Norberak, eskura

duen informazioaz –“sistema adituez”, Giddens-en hitzetan (1990)– baliatuz, zaindu

behar du bere burua: planifikazio sozio-ekonomiko estatalistak leku egin dio gizartea

banakoaren (edota banako-multzoen) bitartez gobernatzeko aspirazioa duen erregimen

neoliberalari. Bizitza, gain-lotura estatalaren beharrik ez duen hautaketa eta ardura

pertsonalera irekitzen den errealitate batean bihurtzen da. Gobernuaren esentzia, hortaz,

planifikazio orokorturik gabeko gobernu pertsonalera murrizten da (Elliott 2002, 304-

306; Rose 2000).

Ikerketa ildo neo-foukaltiar honek, ikusi dugunez, gobernu forma ezberdinek

barne hartzen dituzten eta errealitate sozionaturalaren errepresentazioak osatzeko

erabiltzen diren praktika, teknika eta diskurtsoetan txertatzen du arriskua (Dean 1999).

Arriskuaren pluraltasunaren aitormenak (baita arrisku razionalitate ezberdinei

dagokienean ere) zein haren izaera kokatuarenak hainbat arrisku-kudeaketa praktiken

bilakatzen baitu. Ondorioz, aseguruaren logikak ez du galdutakoaren lehengoratzea eskaintzen,

adostutako kontratu eta gertakari aseguratuen garrantzia zein gertaera-probabilitatearen araberako

konpentsazio ekonomiko bat baizik (Ewald 1991). Asegurua, beste hitzetan esanda, gertakari arriskutsuak

sozialki razionalitzeko tresna bat da, hau da, galeren posibilitatea bera marko konpentsatorio onargarri

baten baitan kokatzekoa. Dena dela, Beckek, arriskuaren gizarteak aseguruaren logikarekin apurtzen

duela argudiatzen du, kontrolez kanpoko gizarte industrialaren arriskuek konpentsazio ororen aukera bera

anulatzen dutelaren arrazoipean (Beck 1999, 31-36, 88-90). Zenbait irakurketek (ikus, adibidez: Dean

1999, 137-138) Becken diagnosia aseguruaren logikaren gaizki ulertze bati egozten badiote ere –

aseguruak, ikusi dugun moduan, ez duelako lehengoratzea, hau da, galera gertatu aurreko egoera

promesten, konbentzionala den konpentsazioa baizik–, Becki egin kritika hau ezin dugu onargarritzat

hartu, bere argudioa ez datzalako aseguruaren razionalitatearen gaizki ulertzean, baizik eta de facto, hau

da, praktikan, teknologia arriskutsuek asegurua eskuratzeko dauzkaten zailtasun errealetan baizik (ikus:

3.3.2. atala):

Controversial industries and technologies are often those which not only do not have private

insurance but are completely cut off from it. This is true of atomic energy, genetic engineering

(including research), and even high-risk sectors of chemical production (…). In other words,

there are highly reliable ‘technological pessimists’ who do not agree with the judgement of

technicians and relevant authorities about the harmlessness of their product or technology. These

pessimists are the insurance actuaries and insurance companies, whose economic realism

prevents them from anything to do with a supposed ‘nil risk’ (Beck 1999, 31-32).

121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!