16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

CTRk BSDen kuantifikazioaren gain duen

eragina

AMG bitartez errebelatutako lisosomen barneko

BSDak, irudi-analisiaren bitartez kuantifika

daitezke, horrela estimatutako Vv BSD parametroak

ingurumeneko metal bioeskuragarrien mailak

adierazi litzakeelarik (Soto & Marigómez, 1997b).

BSD espezifikoki liseri-zeluletan eratzen direla

aintzat hartuz gero, metal kutsatzaileek beraiek

eragindako CTR moduko efektuek AMG bitartez

estimatutako metalen ingurumen-mailen gainean

eragina izan dezakete. Izan ere, Soto & Marigómez-

ek (1997b), arazo horretaz jabetuta, Vv BAS eta

Vv BSD batera aintzat hartzen zituen protokolo bat

proposatu zuten metalen esposizio-mailak

muskuiluen liseri-guruinean AMG aplikatuz

estimatzeko.

Ikerlan honetan, balizko eragin hori laborategiko

esperimentuetan oinarrituta aztertu dugu. Horrela,

Cd pean mantendutako muskuiluen kasuan, Vv BAS

nabarmenki igotzerakoan, Vv BSD balioek

beherantz egin edo, behintzat, ez zuten

tratamenduaren ondorioz gorantzago egin.

Esaterako, muskuiluak 80 µg/l-ko Cd

kontzentrazioaz tratatzean Vv BSD balio altuenak 1.

egunean lortu ziren (1. esperimentua), eta denbora

aurrera joan ahala Vv BSD balioak mantendu edo

jaitsi egin ziren, Vv BAS balioen gorakadarekin

batera. Halaber, BaP eta Cd + BaP tratamenduen

ondorioz erantzun berbera ikusi dugu (4.

esperimentua), eta baita 10 µg/l-ko Zn

kontzentrazio pean 1 eta 7 egunez mantendutako

muskuiluen kasuan ere. Zn-aren kasuan, ordea,

CTR esperimentuko 7. egunean ageri zen. Bertan,

96

1. egunean Zn kontzentrazio tisularra eta Vv BSD

altuak izan ziren bitartean, 7. egunean jaitsi egin

ziren, Vv BAS gorakadarekin batera.

Gainera, muskuiluak CTR induzitzen ez duten

Cd eta Cu kontzentrazio baxuez tratatzerakoan

Vv BSD balioen dinamikan ez da erregistratu

aldaketarik esperimentuan zehar (2. eta 3.

esperimentuak). Izan ere, 10 µg Cd/l

kontzentrazioz trataturiko bigarren esperimentuko

muskuiluetan, Vv BSD esangarriki igo zen bitartean,

Vv BAS ez zen aldatu.

Bestalde, Cd pean egon ostean 14 eguneko

arazketa-aldiak, Cd kontzentrazio tisularraren

igoera sortarazi zuen liseri-guruinean, aldi berean

Vv BSD jaitsi zen arren. Itxuraz zentzu gutxiko

aldaketa horiek, liseri-epitelioaren zein ondoko

ehunen osaketa zelularraren aldaketekin erlaziona

litezke. Alde batetik, liseri-epitelioaz gain inguruko

ehun konektiboan eta hemozitoetan ere meta

daiteke kadmioa (Soto et al., 1996a), eta Vv BSD

balioek liseri-lisosometan dauden BSDei soilik

dagozkie. Izan ere, Vv BSD balioak kalkulatzeko,

beste zeluletan dauden BSD zein AMGk errebelatu

ez dituen metalak ez dira kontuan hartu, AAS

aplikatzean, berriz, metal frakzio guztiak batera

barneratzen dira. Gainera, liseri-lisosometan

metatutako Cd-a liseri-dibertikuluen argira

kanporatzen da, ondoren gorotzekin batera

eliminatua izateko (Marigómez et al., 2002).

Hondakin horiek BSDetan joriak dira, eta irudi-

analisi bitartez ez dira kuantifikatu; analisi

kimikoetan, ordea, hondakin horiek daramaten

metala ere neurtu den bitartean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!