16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Arazo horri erantzuna emateko asmoz,

AMGrekin batera metal-espezifikoak diren X izpien

mikroanalisia eta X izpien mapaketa izeneko

teknikak (Morgan et al., 1997) aplikatu egin dira

ikerlan honetan.

X izpien mikroanalisiek erakutsi dutenez, Cd eta

S-a kolokalizatuta agertu dira BSDetako Ag-arekin

batera, X izpien mapaketaren bidez konfirmatu

dena. Horrela, Ag-a Cd-aren inguruan, BSDak

eratuz, nukleatu dela ikusi dugu. Bertan S ere

egoteak seguruenik Cd-metalotioneina (Cd-MT)

konplexuen presentziaren frogatzat har liteke, aldez

aurretik proposatu den bezala (Soto et al. 1996a).

MT-k metalen presentzian induzigarri eta S-tan

aberatsak diren proteinak dira, aminoazido guztien

%33-a zisteinak direlarik (Pavicic et al., 1991; Isani

et al., 2000; Roesijadi, 1994; 2000). MT nukleoan,

zein zitosolean eta lisosometan ager daitezke

(Langston et al., 1998).

Cd-z trataruriko magurioetan, AMGk liseri-

epitelioan metatutako Cd-aren frakzio bat soilik

erakutsi dezakeela proposatu da (Soto et al.,

1996b). Gure ikerlanak hipotesi hori sustatu du.

Izan ere, X izpien mapaketen emaitzen arabera,

Cd-a eta S-a liseri-zelulen lisosometatik kanpo,

zitosolean zein nukleoan, kolokalizaturik leudeke,

bertan BSDrik ez badago ere. Emaitz horiek Cd-MT

konplexuen presentziarekin erlaziona daitezke.

AMGk, lisosometako entzimek Cd-MT konplexua

liseritu ondoren soilik Cd-a detektatuko lukeen

bitartean, ezingo luke zitosoleko Cd-MT

konplexuetan estuki loturik dagoen Cd-a errebelatu,

Cd ioiak Ag-arekiko behar bezain eskuragarriak ez

direlako.

Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean jarritako muskuiluen liseri-guruinean

Ondorioz, Cd pean egondako muskuiluen liseri-

zeluletan AMG bitartez Cd-a lokalizatu dugula esan

genezake, Cd-aren frakzio osoaren zati bat baino

ez bada ere, lisosometan Cd-MT konplexu

liserituetakoa hain zuzen. Beraz, AMG bitartez

errebelatutako Cd-aren frakzioa liseri-zeluletako

lisosometan lokalizatu da espezifikoki. Horrek ez du

esan nahi Cd-aren beste frakziorik ez dagoenik

liseri-zelulen beste konpartimentuetan edo, zelula

basofilikoetan ere; baina, behintzat, frakzio horiek

ezin dira AMG bitartez lokalizatu.

9. Irudia: Muskuilu kontroletan (puntu zuriak) eta Cd dosi bien

pean (lerro grisa = 10 µg/l eta lerro beltza = 80 µg/l)

mantendutako muskuiluetan kalkulatutako parametro

estereologikoak. (A) Irudi-analisi bitartez neurtutako BSDen

dentsitate bolumetrikoa. (B) Liseri-guruineko zelula

basofilikoen dentsitate bolumetrikoa. Segmentu bertikalek

desbidazio estandarra adierazi dute.

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!