16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

egondakoetan, ordea, balioak nabarmenki igo ziren

(2B eta 3. Ird.). Esperimentuko 1. egunean kontrol

eta Cd-z trataturiko muskuiluen artean

desberdintasun esangarririk behatu ez bazen ere,

7. eta 21. egunetan gorakada esangarria aurkitu

genuen Cd pean egondako muskuiluen kasuan.

Autometalografiatutako ebaki ultrafinen gainean

egindako X izpien mikroanalisiak, BSDetan Cd-a

eta S-a, Ag-arekin batera zeudela erakutsi zuen (4.

Ird.). Halaber, emaitz horiek X izpien mapaketaren

bidez konfirmatu ziren (5. Ird.). Aitzitik, X izpien

mapaketaren emaitzek ziotenez, Cd-a eta S-a liseri-

zelulen nukleo zein zitosolean ere lokalizatu ziren,

seinalea heterolisosometan baino ahulagoa izan

arren, eta bertan Ag-aren seinalerik ez zegoen

arren (5. Ird.)

Bigarren esperimentua

Vv BSD delakoaren emaitzek, 10 µg Cd/l pean

mantendutako muskuiluen liseri-lisosometan

metalen presentzia esperimentuko lehenengo

egunetik kontrolenetakoetan baino nabarmen

altuagoa zela erakutsi zuten, joera hori

esperimentuan zehar mantendu zelarik (6A Ird.).

Vv BAS balioei dagokienez, esperimentu osoan

zehar ez zen desberdintasun esangarririk behatu

Cd pean egondako muskuilu eta muskuilu kontrolen

artean (6B Ird.).

Hirugarren esperimentua

Cd/maskor-pisua indizea esperimentuan zehar

ez zen aldatu muskuilu kontroletan, ezta Cu zein

Zn pean mantendutakoetan ere. Bestalde, ordu

batez Cd-z trataturiko muskuiluen indize hori

Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean jarritako muskuiluen liseri-guruinean

5. Irudia: Cd pean mantendutako muskuiluetan AMG aplikatu

ondoren, kadmio (Cd), zilar (Ag) eta sufrerako (S) X izpien

distribuzio-mapak. Lau mikrografiak eremu mikroskopiko

berean hartuak daude. Gezi-buruek zitosolaren hauspeakinak

markatzen dituzte liseri-zelula baten heterolisosomen (HL)

barnean.

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!