MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
16.05.2013 Views

espektrofotometroan (PerkinElmer 2280, Wellesley, Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak) neurtu ziren. Lehenengo eta laugarren esperimentuetan Cd kontzentrazioak, µg Cd/g ehun pisu lehor modura kalkulatu ziren. Hirugarren esperimentuan, ordea, metal/maskor-pisua indizeak kalkulatu ziren (Soto et al., 1995). Erabilitako estandarrak Merck (Merck & Co., Inc, Whitehouse Station, New Jersey, Amerikako Estatu Batuak) merkatal-etxeak zertifikatutakoak izan ziren. Gertakuntza histologikoa Liseri-guruinaren zati txikiak (10 talde esperimentaleko) Carnoy fixatzailean fixatu ziren 4ºC-tan ordu batez (Martoja & Martoja-Pierson, 1970). Laginak goranzko graduazioko etanoletan deshidratatu ziren, metilo bentzoatoan aklaratu ziren eta bentzenozko bi bainutan murgildu eta gero, parafinan (60ºC) inkluditu ziren. Ebaki histologikoak (7 µm) Leitz 1512 eta American Optical mikrotomoetan lortu ziren. Liseri-guruinaren beste zati txiki batzuk, %2.5 glutaraldehidoa zuen kakodilato indargetzailean (0.1 M, pH = 7.2) fixatu ziren 4ºC-tan 2 orduz. Gerora, indargetzailean garbitu, goranzko graduazioko etanoletan deshidratatu eta, azkenik, Epon 812 erretxinan inkluditu ziren. Ebaki semifinak (1-3 µm) Leica Ultracut (UCT) ultramikrotomoan lortu ziren. Autometalografia (argi-mikroskopia) Parafinazko ebakiak xilolezko bainuetan desparafinatu ostean, beheranzko graduazioko etanoletan hidratatu ziren. Bai parafinazko zein Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean jarritako muskuiluen liseri-guruinean erretxinazko ebaki semifinak labean (40ºC) mantendu ziren guztiz lehortu arte. Ondoren, laginak argazki-emultsio geruza fin eta uniformez estali ziren, gela ilunean (Ilford Nuclear Emulsion L4, Ilford, Mobberley, Ingalaterra). Gerora, laginak ilunpean mantendu ziren lehortu bitartean (30 minutu), eta errebelatzaile komertziala erabiliz errebelatu ziren. Parafinazko laginen kasuan, Ultrafin Tetenal SF (1:5 diluzioa ur distilatuan; (Tetenal AG & Co, Norderstedt, Alemania) errebelatzailea 15 minutuz aplikatu zen. Erretxinazko laginen kasuan, ordea, Kodak D-19 (Kodak, Paris, Frantzia) (%15 ur distilatuan) errebelatzailea, 30-45 minutuz aplikatu zen. Ondoren, errebelatzailearen erreakzioa %1 azido azetikozko disoluzioan minutu batez murgilduz geldiarazi zen. Azkenik, Agefix (Agfa Agefix, Agfa-Gevaert N.V., Mortsel, Belgika, 1:9 uretan) fixatzaileaz 10 minutuz fixatu ziren. Laginak Kaiser gelatina glizerinatuan (Merck & Co., Inc, Whitehouse Station, New Jersey, Amerikako Estatu Batuak) montatu ziren. Erretxinan inkluditutako ebakiak toluidina urdinez kontrastatu ziren. Metal- ioien presentzia, zilarrezko hauspeakin beltzen agerpenak adierazten du (Danscher, 1984; Soto et al., 1998b). Autometalografia (mikroskopio elektronikoa), EPMA eta X izpien mapaketa Beirazko portetan itsatsitako erretxinan inkluditutako 3 µm-ko ebaki semifinetan autometalografia aplikatu ondoren, Epon 812 erretxinan inkluditu ziren berriro ere ebaki ultrafinak egiteko. Mikroskopioan behaketa ultrastruktural 85

Emaitzak eta eztabaida morfologikoak egiteko, ebaki ultrafinak kuprezko euskarrietan bildu ziren, eta uranilo azetatoz eta berun zitratoz kontrastatu ziren. Bestalde, mikroanalisia egiteko, ebaki semifinak aldez aurretik karbono/formvar-ez estalitako aluminiozko euskarrietan (200 mesh) bildu ziren, eta berriro ere karbonoz estali ziren. Mikroanalisia, energia dispertsibozko espektrometroa lotuta zeukan JEOL 1210 STEM mikroskopioan burutu zen (kontaketa-denbora = 100 segundu). Espektru- analisia egiteko Link ISIS 1.04A softwarea erabili zen (Morgan & Morgan, 1998). X izpien mapaketa sistema berean burutu zen, Ag (Lα1 -2.984 keV-, Lß1 -3.151 keV-), Cd (Lß1 -3.316 keV-) eta S (Kα - 86 2.308 keV-) elementuen seinaleak batera lokalizatzeko. BSDen kuantifikazioa argi-mikroskopioan irudi-analisiaren bitartez Liseri-zelulen lisosometan zeuden BSDen hedapena irudi-analisia erabiliz kuantifikatu zen (Soto & Marigómez, 1997b), emaitzak BSDen dentsitate bolumetriko gisa adieraziz (Vv BSD ). Argi- mikroskopiazko irudiak (x100 handipenean) B&W- CCD TV kamera, HR-TV kolorezko pantaila, Leitz mikroskopioa, PC ordenagailua, PIP 1024 (Matrox Electronic Systems Ltd., Dorval, Kanada) sistema eta Sevisan S.A. (Bilbo, Espainia) entrepresak 1. Irudia: Mytilus galloprovincialis muskuiluen liseri-epitelioan metalen lokalizazio autometalografikoa Cd pean 21 egunez mantendu eta gero. (A) Parafinan inkluditutako materiala. Eskala-marra: 10 µm. (B) Erretxinan inkluditutako liseri-guruinaren ebaki semifina, toluidina urdinez kontrastatua. Gezi-buruek liseri-zelulen lisosometan dauden BSDak erakutsi dituzte, zelula basofilikoek (izarrak), ordea, ez dute BSDrik erakusten. Eskala-marra: 10 µm. (C) Erretxinan inkluditutako eta kontrastatutako ebaki ultrafina. Zelula basofilikoen zitoplasman (BC) ez da BSDrik ikusten, bai ordea, heterolisosometan (gezi-buruak). (N = nukleoa; HL = heterolisosoma; L = lumena). Eskala-marra: 1 µm.

espektrofotometroan (PerkinElmer 2280, Wellesley,

Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak) neurtu

ziren. Lehenengo eta laugarren esperimentuetan

Cd kontzentrazioak, µg Cd/g ehun pisu lehor

modura kalkulatu ziren. Hirugarren esperimentuan,

ordea, metal/maskor-pisua indizeak kalkulatu ziren

(Soto et al., 1995). Erabilitako estandarrak Merck

(Merck & Co., Inc, Whitehouse Station, New Jersey,

Amerikako Estatu Batuak) merkatal-etxeak

zertifikatutakoak izan ziren.

Gertakuntza histologikoa

Liseri-guruinaren zati txikiak (10 talde

esperimentaleko) Carnoy fixatzailean fixatu ziren

4ºC-tan ordu batez (Martoja & Martoja-Pierson,

1970). Laginak goranzko graduazioko etanoletan

deshidratatu ziren, metilo bentzoatoan aklaratu

ziren eta bentzenozko bi bainutan murgildu eta

gero, parafinan (60ºC) inkluditu ziren. Ebaki

histologikoak (7 µm) Leitz 1512 eta American

Optical mikrotomoetan lortu ziren. Liseri-guruinaren

beste zati txiki batzuk, %2.5 glutaraldehidoa zuen

kakodilato indargetzailean (0.1 M, pH = 7.2) fixatu

ziren 4ºC-tan 2 orduz. Gerora, indargetzailean

garbitu, goranzko graduazioko etanoletan

deshidratatu eta, azkenik, Epon 812 erretxinan

inkluditu ziren. Ebaki semifinak (1-3 µm) Leica

Ultracut (UCT) ultramikrotomoan lortu ziren.

Autometalografia (argi-mikroskopia)

Parafinazko ebakiak xilolezko bainuetan

desparafinatu ostean, beheranzko graduazioko

etanoletan hidratatu ziren. Bai parafinazko zein

Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean jarritako muskuiluen liseri-guruinean

erretxinazko ebaki semifinak labean (40ºC)

mantendu ziren guztiz lehortu arte.

Ondoren, laginak argazki-emultsio geruza fin

eta uniformez estali ziren, gela ilunean (Ilford

Nuclear Emulsion L4, Ilford, Mobberley,

Ingalaterra). Gerora, laginak ilunpean mantendu

ziren lehortu bitartean (30 minutu), eta

errebelatzaile komertziala erabiliz errebelatu ziren.

Parafinazko laginen kasuan, Ultrafin Tetenal SF

(1:5 diluzioa ur distilatuan; (Tetenal AG & Co,

Norderstedt, Alemania) errebelatzailea 15 minutuz

aplikatu zen. Erretxinazko laginen kasuan, ordea,

Kodak D-19 (Kodak, Paris, Frantzia) (%15 ur

distilatuan) errebelatzailea, 30-45 minutuz aplikatu

zen. Ondoren, errebelatzailearen erreakzioa %1

azido azetikozko disoluzioan minutu batez

murgilduz geldiarazi zen. Azkenik, Agefix (Agfa

Agefix, Agfa-Gevaert N.V., Mortsel, Belgika, 1:9

uretan) fixatzaileaz 10 minutuz fixatu ziren. Laginak

Kaiser gelatina glizerinatuan (Merck & Co., Inc,

Whitehouse Station, New Jersey, Amerikako Estatu

Batuak) montatu ziren. Erretxinan inkluditutako

ebakiak toluidina urdinez kontrastatu ziren. Metal-

ioien presentzia, zilarrezko hauspeakin beltzen

agerpenak adierazten du (Danscher, 1984; Soto et

al., 1998b).

Autometalografia (mikroskopio elektronikoa),

EPMA eta X izpien mapaketa

Beirazko portetan itsatsitako erretxinan

inkluditutako 3 µm-ko ebaki semifinetan

autometalografia aplikatu ondoren, Epon 812

erretxinan inkluditu ziren berriro ere ebaki ultrafinak

egiteko. Mikroskopioan behaketa ultrastruktural

85

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!