16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

Bigarren esperimentua

1999.eko martxoan hartutako muskuiluak,

laborategiko baldintzei moldatu eta gero, 10 µg

Cd/l-ko kontzentrazioa (Cd kloruro moduan gehitua)

zuen itsas-uretan mantendu ziren 7 egunez. Aldi

berean, Cd gehitu gabeko kontrol serie bat ere

burutu zen. Azterketa histologikoetarako laginak 1.

eta 7. egunetan jaso ziren.

Hirugarren esperimentua

1999.eko martxoan hartutako muskuiluak

laborategiko baldintzei moldatu eta gero, 10 µg

Cd/l, 10 µg Cu/l zein 10 µg Zn/l-ko kontzentrazioa

(Cd eta Zn kloruro, Cu sulfato moduan gehituak

izanik) zuen itsas-uretan 7 egunez tratatu ziren

(esposizio-taldeak), azkenik 14 egunez ur garbitan

mantendu zirelarik (arazketa-taldeak). Aldi berean,

metalik gehitu gabeko kontrol serieak ere burutu

ziren. Azterketa histologikoak eta autometalografia

egiteko laginak 1. orduan, eta 1. eta 7. egunetan

hartu ziren, baita 14 eguneko arazketa-aldiaren

ostean ere (21. eguna). Absortzio atomikozko

espektrofotometriaren bidez metal-maila tisularrak

neurtzeko laginak 1. orduan, eta 1., 7. eta 21.

egunetan hartu ziren.

Laugarren esperimentua

1998.eko apirilean hartutako muskuiluak,

laborategiko baldintzei moldatu eta gero, 21 egunez

tratamendu desberdinak aplikatu zitzaien: (a) 500

µg Benzo(a)pireno/l-ko kontzentrazioa zuen itsas-

uretan (BaP talde esperimentala); (b) 80 µg Cd/l

(kloruro moduan) eta 500 µg BaP/l batera zituen

itsas-uretan (Cd + BaP talde esperimentala); eta (c)

84

uretan disolbagarria izateko, BaP-a dimetil

sulfoxidotan (DMSO) disolbatu zenez, 500 µg

DMSO/l-ko kontzentrazioa zuen itsas-uretan

mantendu ziren (DMSO kontrola). Aldi berean, Cd-

rik, BaP-rik zein DMSO-rik gehitu gabeko kontrol

serie bat ere burutu zen (Itsas-ur kontrola).

Azterketa histologikoak eta autometalografia

egiteko laginak esperimentuaren 1., 7. eta 21.

egunetan jaso ziren. Absortzio atomikozko

espektrofotometriaren bidez metal-maila tisularrak

neurtzeko laginak 18. egunean hartu ziren.

Bosgarren esperimentua

Meñakozen (43º 24´I, 2º 93´M) 1989.eko

martxoan hartutako muskuiluak laborategiko

baldintzei moldatu eta gero, 10 µg Cd/l eta 80 µg

Cd/l-ko kontzentrazioa (Cd kloruro moduan) zuen

itsas-uretan 41 egunez mantendu ziren. Aldi

berean, Cd-rik gehitu gabeko kontrol serie bat ere

burutu zen. Azterketa histologikoak eta

autometalografia egiteko laginak, 1., 7., 21., 27. eta

41, egunetan hartu ziren.

Analisi kimikoak

Disekzionatu eta gero, lehenengo, hirugarren

eta laugarren esperimentuko liseri-guruinak ur

distilatuan garbitu ziren, eta 120ºC-tara 48 orduz

labean berotu ziren, guztiz lehortu arte. Lehortutako

materiala almerizaren laguntzaz txikitu zen, eta

azido nitriko kontzentratuan liseritu zen. Ondoren,

azido nitriko kontzentratua plaka beroan lurrundu

ostean, liseritutako materiala ur distilatuan

diluitutako 0.1 M azido nitrikoan berresekitu zen.

Laginak iragazi ondoren, absortzio atomikozko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!