16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BSDen azterketa elementala burutu ziren, Cd-aren

lokalizazioa zelula-espezifikoa dela ikertzeko

asmoz. Bigarrenean, Plentziako muskuiluak, CTR

induzitzen ez duten Cd kontzentrazioak aurkitu

nahian, Cd kontzentrazio baxuago pean mantendu

ziren, eta Vv BAS zein Vv BSD kalkulatu ziren.

Hirugarren esperimentuan, Cu, Cd eta Zn bidezko

tratamenduen arteko konparaketari ekin zitzaion,

hiru metalen CTR induzitzeko gaitasuna eta

Vv BSD balioen gaineko eragina alderatuz. Halaber

esperimentu honetan, muskuiluak hiru metal

horiekin 7 egunez tratatu ondoren, CTR itzulgarria

den jakiteko asmoz, 14 eguneko arazketa-aldia

aplikatu zen. Laugarren esperimentuan, Plentziako

muskuiluak, Benzo(a)pireno (BaP) eta Cd + BaP

pean mantendu ziren 21 egunez, kutsatzaile-mota

desberdinen arteko elkarrekintzak CTRren gainean

daukan eragina aztertzeko asmoz. Azkenik,

bosgarren esperimentuan, aldez aurretik

estresatutako muskuiluak (Zn-ez kutsatuak,

Meñakozetik hartuak), laborategira ekarri eta Cd

kontzentrazio desberdinen pean mantendu ziren 41

egunez, esposizio esperimentalak CTR areago

dezakeenentz ikertzeko.

MATERIAL ETA METODOAK

Erreaktibo kimikoak

Erabilitako erreaktibo kimiko guztiak maila

analitikokoak eta Sigma-Aldrich (St. Louis,

Missouri, Amerikako Estatu Batuak), merkatal-

etxekoak dira besterik agertu ezean.

Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean jarritako muskuiluen liseri-guruinean

Prozedura esperimentala

Bestelakorik esan ezean esperimentuetan

erabilitako muskuilu (Mytilus galloprovincialis Lmk)

mareartekoak, Plentzian (Bizkaia) (46º 26´I, 2º

55´M) hartu eta berehala laborategira garraiatu

ziren. Bertan, muskuiluak, argi ultramore bidez

esterilizatutako eta karbono aktiboz zein beirazko

zuntzetan zehar iragazitako itsas-uretan mantendu

ziren 7 egunez, tenperatura egonkorrean (15-

16ºC). Muskuiluak baraurik mantendu ziren,

laborategiko egoerara ohitu egin zitezen, eta

urdailean zeuzkaten hondakinak hustu zitzaten,

kutsatzaile peko tratamenduak hasi aurretik

(moldarazte-tartea). Muskuiluak, esperimentuak

iraun bitartean, fotoperiodo natural pean mantendu

ziren, eta ornogabe itsastarrentzako jaki

komertzialez (Marine Invertebrate Diet, Carolina,

Burlington, North Carolina, Amerikako Estatu

Batuak) elikatu ziren. Etengabeko aireztapena

aplikatu zen, eta ura egunero aldatu zen.

Lehenengo esperimentua

1998.eko apirilean hartutako muskuiluak,

laborategiko baldintzei moldatu eta gero, 80 µg

Cd/l-ko kontzentrazioa (Cd kloruro moduan

gehitua) zuen itsas-uretan mantendu ziren 21

egunez. Aldi berean, Cd gehitu gabeko kontrol

serie bat ere burutu zen. Azterketa histologiko,

autometalografia eta mikoanalisirako laginak 1., 7.

eta 21. egunetan jaso ziren; absortzio atomikozko

espektrofotometriarako laginak, ordea, bakarrik 18.

egunean.

83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!