16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

eta Cd moduko metalak zilarrezko hauspeakin beltz

(BSD; ingeleraz, black silver deposits) moduan

agertzen dira markaturik, batez ere liseri-zelulen

lisosometan (Hemelraad & Herwig, 1988; Herwig et

al., 1989; Soto et al., 1996a; 1996b; Soto &

Marigómez, 1997a; 1997b; Domouhtsidou &

Dimitriadis, 2000; Marigómez et al., 2002).

Tamalez, teknika hau oso sentikorra den arren, ez

da batere espezifikoa, metal ezberdinak banan-

banan ezin baitira identifikatu. Beraz, BSDen

presentzia ezin da metal jakin baten kokapenarekin

erlazionatu. Testuinguru honetan, Cd pean

mantendutako animalietan BSDak espezifikoki Cd

ioien inguruan sortzen direla frogatu nahi izan dugu,

elektroi-zunden mikroanalisi (EPMA; ingeleraz,

electron probe microanalysis) moduko teknika

mikroskopiko osagarriak AMGrekin batera erabiliz.

AMG ez bezala, EPMA oso teknika espezifikoa da,

zelulen osaketa elemental zehatza

karakterizatzeko erabilia izan dena (Marigómez et

al., 1990a; Morgan & Morgan, 1998; Dimitriadis &

Papadaki, 2004). Aldi berean, EPMAren emaitzak,

Ag eta Cd moduko metal-ioiak kolokalizatzeko oso

teknika egokia den X izpien mapaketaren bidez

(Morgan & Morgan, 1998) baieztatzea planteatu

dugu.

Bestalde, AMG argi-mikroskopioan aplikatzean

metalak identifikatu ezin baditugu ere,

errebelatutako BSD-hedapena metatutako metalen

mailaren arabera emenda daiteke, bere

kuantifikazioak metal bioeskuragarrien maila

adieraz dezakeelarik (Soto & Marigómez, 1997b).

Izan ere, liseri-lisosometako BSD-hedapena irudi-

analisi bitartez kuantifikatuz, BSDen dentsitate

82

bolumetrikoa (Vv BSD ) deritzon parametroa kalkula

daiteke. Vv BSD metal-esposizioaren

biomarkatzaile egokia da, zenbait espezie

desberdinetan ikusi denez (Soto & Marigómez,

1997a, 1997b; Da Ros et al., 2000; Porte et al.,

2001).

Hala ere, biomarkatzaile horren aplikazioari

dagokionez, CTR fenomenoa aintzakotzat hartu

beharrekoa da, metala metatzen duten liseri-zelulak

zelula basofilikoz ordezkatuak baitira, metalak

metatzeko liseri-guruinak duen gaitasuna aldarazita

suertatu daitekeelarik (Soto & Marigómez, 1997b;

Marigómez et al., 2002). Izan ere, metalak metatuz

doazen heinean, Vv BSD balioek ez dute zertan

gora egin behar; metala metatzen ez duten zelula

basofilikoak, liseri-zelulak baino ugariak bilaka

baitaitezke. Hots, atalase batetik aurrera metalen

pean jarritako muskuiluetan liseri-epitelioan ematen

den metaleen metaketa zelula-moten

proportzioaren arabera alda liteke (Marigómez et

al., 1990b; 1998). Hori dela eta, Vv BSD moduko

biomarkatzaileen gainean CTRk zer nolako eragina

izan dezaken jakitea dugu azken helburu.

Sarrera honetan aipatutako helburuak

erdiesteko, bost esperimentu desberdin diseinatu

ditugu. Guztietan Mytilus galloprovincialis

muskuiluak laborategiko baldintzen pean

kutsatzaile desberdinez tratatu dira, denbora tarte

eta kontzentrazio desberdinetan. Lehenengo

esperimentuan, Plentziatik hartutako muskuiluak

CTR induzi lezaken Cd kontzentrazio pean

mantendu ziren 21 egunez, eta Vv BAS eta Vv BSD

denbora tarte desberdinetan kalkulatu ziren.

Halaber, Cd-aren lokalizazio ultrastrukturala eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!