16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SARRERA

Muskuiluen liseri-guruinaren epitelioa bi zelula-

motez osaturik dago: liseri-zelulak eta zelula

basofilikoak (Morton, 1983). Liseri-zelulek oso

sistema endo-lisosomiko garatua dute, eta batez

ere barne-liseriketaz arduratzen diren arren,

kutsatzaileen metaketan eta detoxifikazioan ere

parte har dezakete (Viarengo, 1989; Cajaraville et

al., 1995). Zelula basofilikoek duten funtzioa

momentuz argitzeke dago, baina liseriketa

estrazelularrean parte har dezakete, horretarako

beharrezkoak diren entzimak sortu eta jariatzen

dituztelarik. Izan ere, beraien erretikulu

endoplasmatiko pikortsua oso garatua dago, eta

horrek beren basofilia bereizgarria emango lieke

(Cajaraville et al., 1990a; Marigómez et al., 1998;

Dimitriadis et al,. 2004). Egoera normaletan liseri-

zelulak zelula basofilikoak baino ugariagoak dira;

baina inguruneko estres-iturri desberdinek,

kutsatzaileek sortutako estresak barne,

epitelioaren osaketan aldaketak sortarazi ditzakete,

zelula basofilikoen proportzio erlatiboa emendatuz

(Thompson et al.,1974; Rasmussen et al., 1983;

Cajaraville et al., 1990a; Marigómez et al., 1990a;

Syasina et al., 1997; Marigómez et al., 1998).

Estresak induzitutako alterazio hori, zelula-moten

ordezkapena (CTR; ingeleraz, cell-type

replacement) izenaz ezagutzen dena, liseri-zelulen

galerak, zelula basofilikoen proliferazioak edo bi

prozesu horien konbinaketak sortarazia izan

daitekeela proposatu da (Marigómez et al., 1990a).

Muskuiluen kasuan, N-nitroso konposatuek

(Rasmussen et al., 1983), eta petrolioen eta olio

Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean jarritako muskuiluen liseri-guruinean

lubrifikatzailearen uretan egokitutako frakzioak

(WAF; ingeleraz, water accomodated fraction;

Cajaraville et al., 1990a) CTR induzi dezakete.

Halaber, zelai-ikerketen arabera, metal-kutsadura

duten lekuetako moluskuen liseri-guruinean ere

CTR behatu da (Soto & Marigómez,1997a; Syasina

et al., 1997).

Zenbait metalek (Cd, Cu, Zn) eta konposatu

organikok (benzo(a)pirenoa -BaP-), zein beren

nahasketek CTR eragin dezaketen zehaztea dugu

ikerlan honen lehengo helburu. Gainera,

kutsatzaile bakoitzaren kontzentrazio eraginkorra

zein den ere finkatu nahi dugu. Bestalde, CTR

prozesuaren mekanismoak ezagutzeko nahian,

estres-iturria eten ondoren prozesua itzulgarria

denentz jakitea ere planteatu dugu. Azkenik, CTR

pairatu duten muskuiluek (adb., zelaian leku

kutsatuan jasotakoak) laborategian berriro metalen

pean jarriz gero, CTRri dagokion

erantzunkortasuna ere aztertu nahi izan dugu.

Ingurumen-toxikologian, metal kutsatzaileen

maila bioeskuragarrien (esposizioa) zein beren

efektu biologikoak neurtzeko biomarkatzaileak

deritzen neurketak aplikatu ohi dira (Cajaraville et

al., 2000). Esposizio-biomarkatzaileen artean,

zeluletan metatutako metalak kuantifikatzeko oso

sentikorra den autometalografia (AMG) izeneko

teknika histokimikoa dugu. Teknika horren

ezaugarri nagusia, duen izugarrizko sentikortasuna

da, seinale ikuskorra emateko hamar atomo

katalitikoren presentzia nahikoa izan daitekeelarik

(Danscher, 1984). Beraz, moluskuen ehunetan

metalak argi-mikroskopioan lokalizatzeko nahiko

erabilia izan da. AMG aplikatu ondoren, Cu, Zn, Hg

81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!