16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean jarritako muskuiluen liseri-guruinean

Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean

jarritako muskuiluen liseri-guruinean

Laburpena: Mytilus galloprovincialis (Lmk) muskuiluen liseri-epitelioa bi zelula-motez osaturik dago,

liseri-zelula eta zelula basofilikoa. Egoera normaletan liseri-zelulak zelula basofilikoak baino ugariagoak

dira, baina kutsatzaileen eraginez zelula basofilikoen proportzio erlatiboaren emendioa deskribatu da.

Alterazio horri, zelula-moten ordezkapena (CTR; ingeleraz, cell-type replacement) deritzo.

Autometalografia (AMG), metalak zeluletan lokalizatzearen bidez metal kutsatzaileen ingurune-mailak

ebaluatzeko erabiltzen den teknika histokimiko sentikorra da, metalak zilarrezko hauspeakin beltz (BSD;

ingeleraz, black silver deposits) gisa liseri-zelulen lisosometan agertzen direlarik. Ikerlan honen helburuak

hiru dira. Lehenik, Cd moduko kutsatzaileek CTR eragin dezakeenentz jakitea. Bigarrenik, AMGz

errebelatutako Cd-ren kokapena zelula-espezifikoa den ultrastruktura-mailan egiaztatzea eta, horrela

balitz, AMGren bidez egindako estimazioen gain CTRk zer nolako eragina duen ezagutzea. Azkenik, CTR

gerta dadin kutsatzaile desberdinen zein kontzentrazio beharrezkoak diren eta prozesua itzulgarria den

finkatzea. Helburu horiek lortzeko, muskuiluak kutsatzaile organiko eta ez-organikoen kontzentrazio pean

eta denbora-tarte desberdinetan mantendu dira laborategiko bost esperimentu osagarritan. CTR

kuantifikatzeko, liseri-guruinaren parafinazko ebakietan zelula basofilikoen dentsitate bolumetrikoa

(Vv BAS ) estimatu da estereologiaren bidez. Era berean, BSDen dentsitate bolumetrikoa (Vv BSD ) irudi-

analisia erabiliz kalkulatu da. Horrela, Cd-k CTR eragiten duela demostratu dugu. Bestalde, BSD liserizelulen

lisosomen barruan eta beren mintzaren inguruan lokalizatu dira espezifikoki, eta inoiz ez zelula

basofilikoetan. BSD, metal espezifikoak ez diren arren, S-ri asoziatutako Cd ioien inguruan eratuak direla

X izpien mikroanalisia eta mapaketen bidez erakutsi dugu. Lokalizazio zelula-espezifiko horren ondorioz,

CTRk Vv BSD balioen gainean eragina duela frogatu dugu, ingurumen-metalen bioeskuragarritasunaren

estimazioak egiterakoan arazoak ekar litzakeena. Bestetik, kutsatzaile organiko, ez-organiko zein beraien

nahasketek CTR eragin dezaketela ikusi dugu, kutsatzaile desberdinen kontzentrazio eraginkorra

desberdina den arren.

Gako-hitzak: zelula-moten ordezkapena, autometalografia, kadmioa, benzo(a)pirenoa, X izpien

mikroanalisia, muskuilua, liseri-guruina.

77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!