16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hipotesi eta helburuak

kalitatearen jarraipen programetan egindako hainbat neurketetan. Hortaz, zelula-moten

ordezkapenak neurketa hauetan hainbat alditan behatutako emaitza eztabaidatsuetan

eragina izan ote dezaken argitu beharra dago.

HIPOTESIA

Moluskuen liseri-guruineko epitelioaren berriztapena zelula helduen zatiketa

autologoz burutzen da eta aldagai naturalen pean alda daiteke. Esaterako, liseri-epitelioan

ingurumen-estresak bultzatutako zelula-moten ordezkapena, zelula basofilikoen

proliferazio areagotuak eragiten du. Bederen, zelula-moten osaketaren aldaketa horrek,

kutsaduraren jarraipen-programetan erabilitako zenbait biomarkatzaileen gainean eragina

du.

HELBURUAK

Aipatutako hipotesia frogatzeko asmoz, ikerlan honetarako hurrengo helburu

orokor hauek proposatu ditugu:

1.- Moluskuen liseri-guruinaren epitelioaren berriztapena zelula amen edo zelula

helduen zatiketaz ematen den argitzea.

2.- Epitelioaren berriztapenaren dinamika ezagutzea eta beren gain zeintzu

faktorek eragiten duten zehaztea.

3.- Moluskuen liseri-guruinean gertatzen den zelula-moten ordezkapena, zelula

basofilikoen proliferazioak eraginda dagoen antzematea.

4.- Aldaketa horiek kutsaduraren jarraipenerako erabiltzen diren ohiko hainbat

biomarkatzaileen gainean nolako eragina duten zehaztea.

Ikerlanaren helburu orokor horiek segidan azalduko diren eta “Emaitzak eta

Eztabaida” atalean ekin diegun honako helburu espezifiko hauetan xehatu dira.

1.- Kutsatzaile metaliko zein organikoek, muskuiluen liseri-guruineko epitelioan

zelula-moten ordezkapena noiz, nola eta zein puntutaraino eragin dezaketen jakitea.

2.- Muskuiluen liseri-guruineko epitelioko zelula-moten ordezkapenak

autometalografiaz errebelatutako zilarrezko hauspeakin beltzen hedapena gisako

biomarkatzaileen gainean nolako eragina duen zehaztea.

72

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!