16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AUZIAREN EGOERA

Moluskuen liseri-guruina eraenketa metabolikoaren organo nagusia da. Horrela,

sistema immunean eta barne medioaren (pH, Ca-kontzentrazioa…) eraenketa

homeostatikoan parte hartzen du, eta elikagaien liseriketa intrazelular eta estrazelularraren

zein hondakinen jariapenaren arduradun nagusia da. Dena den, eta zati teorikoan azaldu

den moduan, moluskuen liseri-guruinaren epitelioa zelula-mota urriz osaturik dago, 2 edo

3 zelula-mota. Liseri-guruina, gainera, estres peko egoera desberdinetan modu

neurgarrian erantzuteko gai da, liseri-epitelioaren lodieraren murrizpenarekin edota liseri-

zelulen lisosomen tamaina eta osagaien aldaketarekin besteak beste. Hala ere, liseri-

guruineko epitelioan gertatutako aldaketen artean garrantzitsuena beharbada zelula-

moten ordezkapena da. Horrela, zelula basofilikoen dentsitate erlatiboa liseri-guruinean

liseri-zelularenaren gainetik emendatu egiten da. Dena den, prozesu hori liseri-zelulen

galera, zelula basofilikoen proliferazioa edo bi prozesuen elkarrekintzak sortua den argitu

beharra dago. Liseri-guruinaren antolakuntza-eredua desberdina da molusku espezie

desberdinen artean eta osaketa zelularra ere desberdina da. Horretaz gain, modelo

desberdinek erakusten duten plastikotasuna ere desberdina da, hori dela eta nagusiki

muskuilu itsastarrean deskribatu diren aldaketak beste molusku-ereduetan orokortu

daitezkeen ere ezagutzea komenigarria litzateke.

Ugaztunen epitelio-ehun desberdinetan kalteren baten eraginez, epitelio-zelulen

galera esanguratsua gertatzekotan, epitelioaren berreskurapena bi modu desberdinetan

ematen da nagusiki; epitelio-ehunen zelula amen zatiketaren bidez, edo oraindik ere

epitelioan darraiten zelula helduen zatiketen bidez. Moluskuen liseri-guruinean, hala ere,

zelula amen presentzia oraindik ere argitzeko dago, eta beraz beharrezkoa zaigu epitelio

honen berriztapena nola ematen den ulertzea, eta baita ere moluskuen bizi-zikloan zehar

berriztapena nola eraentzen den ezagutzea.

Hipotesi eta helburuak

Bestalde, moluskuak ingurugiro kutsaduraren organismo zentinela gisa aspaldi

erabiliak izan dira. Izan ere, beraien ehunetan kutsatzaileak metatzen dituzte, eta

kutsatzaileen aurrean modu neurgarrian erantzuteko gai dira. Erantzun neurgarri hauen

artean biomarkatzaileak ditugu. Biomarkatzaileak antolakuntza-maila xinpleetan ematen

diren aldaketen neurketak dira, beranduago eta antolakuntza-maila konplexuagoetan

gertatuko diren aldaketak aurresateko baliogarriak izango zaizkigunak. Hori dela eta,

organismo hauen gainean, eta batez ere beraien liseri-guruinean, hainbat neurketa

biologiko (biomarkatzaileak) zein kimiko (biometaketa) burutzen dira. Liseri-guruinean

gertatzen diren zelula-moten aldaketek, beraz, eragin zuzena eduki dezakete ingurugiro-

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!