16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Epitelio-ehunen berriztapena

Urdaileko zelula amak identifikatu ez diren arren, zatiketa zelularren irudiak

argitaratzeaz gain, proliferazio zelularra aztertzeko 3H-T bidezko markaketaz baliatu diren

ikerlanak burutu egin dira (Leibson & Frolova, 1994). Dirudienez, mitosia gertatutakoan,

zatitzear dauden zelulek xafla basaletik urrundu behar dute, eta lumenaren aldera

migratzen dute, ondoren zelula kumeek berriro ere epitelioaren oinalderaino itzuliz (Mix,

1972). Antzeko prozesua Crenomytilus grayanus muskuiluaren heste-epitelioan deskribatu

da, zelulen proliferazio-tasan sasoi-aldaketa nabarmenak aurkitu direlarik (Leibson &

Frolova, 1994). Hala ere, zunda espezifikoak erabiliz edo ultrastruktura sakonki aztertuz,

zelula amak identifikatzera zuzendutako lanik ez dugu ezagutu.

Bestalde, liseri-guruineko tubuluen epitelioari dagokionez, datu egokien gabezia

bera dagoen arren, zelula amen presentzia proposatu da. Ostretan, liseri-epitelioko zelulen

aitzindariak izan omen daitezkeenak, liseri-tubuluetako kriptetan aurkitu dira (29 Ird.;

Yonge, 1926; Shaw & Battle, 1957; Mix & Sparks, 1971). Izatez, erradiazio ionizatzailez

trataturiko liseri-tubuluen epitelioan, kriptetako zelula horiek epitelio berriaren sorreraren

erantzule nagusiak dirudite (Mix & Sparks, 1971). Mytilus edulis muskuiluan eta Pecten

maximus beiran ere, desberdintzatu gabeko zelula ama bat dagoela proposatu da

30. Irudia: PCNA immunohistokimika

muskuiluaren liseri-guruinean eta

krustazeoaren hepatoarean. Muskuiluen

liseri-guruinean (a-b eta tarteko irudi txikia)

positibotasun gehiena liseri-zelulei dagokie

(geziak), nahiz eta zelula basofiliko

batzuetan markaketa ere ageri den (gezi

buruak). Urdaileko zelulek markaketa

positiboa erakutsi dute (c), eta baita

hemozitoek (H) ere (irudi txikia). Kontrolebakinetan

(d) ez da inolako seinalerik

atzeman. Krustazeoen hepatoarearen Ezeluletan

(e) markaketa bortitza behatu da.

Zelulak desberdintzatuz doazen heinean

markaketa arinago bihurtuz. E-zelulen

eskualdean irudi mitotikoak (m) ikus

daitezke. Hepatoarearen kontrolebakinetan

(f) ez da inolako markarik

atzeman. Eskala-marra: 10 μm (a-c) eta 20

μm (d-f) (Marigómez et al.-etik (1999)

hartua).

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!