16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

Hepatozitoen proliferazioa zerk pizten duen jakiteko hainbat ikerketa burutu dira.

Esaterako, gibel-ehunaren zatiak edo eta hepatozito isolatuak gibela ez den ehun batera

transplantatu ostean transplante-hartzailearen gibelaren zati bat ebakuntza bidez

erauztean, transplantatutako zelulek, gibela ez den ehun horretan dauden arren, DNA

sintetizatzen hasten dira. Horrek, gibela erregeneratzen den bitartean odolean nolabaiteko

seinale mitogenikoa agertzen dela iradoki du (Overturf et al., 1999). Izan ere, hepatozitoen

hazkuntza-faktoreak (HGF; ingeleraz hepatocyte growth factor), berebiziko garrantzia

omen dauka prozesu horretan. Are gehiago, in vitro mantendutako hepatozitoak, HGFren

presentzian, eta bestelako zitokinen seinalerik bitarteko izan gabe, zatitzen hasten dira.

Hala ere, in vivo, HGFz gain, epitelio-hazkuntza faktore (EGF; ingeleraz, epithelial growth

factor) moduko beste faktore batzuen plasma-kontzentrazioak ere igotzen dira kirurgierauzketaren

ondorioz. Halaber, intsulina, interleukina 6 (IL6) eta norepinefrina molekulen

bidezko seinalizazioa ere gibelaren erregenerazioa burutzeko ezinbestekoak dira, nahiz

eta hepatozitoentzat oinarrizko mitogenoak ez izan. Antza denez, nondik norako orokorrak

ezagutu diren arren, hepatozitoen proliferazioan diharduten seinale molekularrei buruz

oraindik ere argilun dexente dago (Michalopoulos & DeFrances, 1997).

2.4.4.- Moluskuen liseri-guruina

Krustazeo eta intsektu (Vogt 1994; Loeb et al., 2003; Illa, 2005) zein ornodunetan

(ikus aurreneko atalak) ez bezala, moluskuen epitelio-ehunen berriztapenaz oso ikerlan

gutxi burutu dira (Leibson & Frolova 1994). Konkretuki, moluskuen liseri-guruineko

epitelioaren berriztapenaz egindakoak bereziki urriagoak dira (Hanselmann et al., 2000;

Marigómez et al., 1999), ehun horren egitura histologikoaz ikerketa ugari egin diren arren

(Ikus 1. atala).

52

29. Irudia: Ostren liseri-epitelioko balizko zelula basofiliko baten anafasea (Yongue-tik (1926) hartua)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!