16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bestalde, arratoien listu-guruinetako epitelioan dimorfismo sexuala dagoela

aipagarria da. Arratoi ar gazteetan, konduktuetan agertzen diren zelula berri gehienak

konduktu-zelula helduen zatiketatik datoz; hau da, berezko zatiketa edo zatiketa autologoa

izenekoa ematen da. Zelula berri desberdintzatuen %20 inguru baino ez dira konduktu

ertainetako zelula ametatik eratorriak, azinoetan dauden gainerako zelula guztiak zelula

helduen proliferazioz sortuak direlarik. Eme gazteetan, ordea, bai azinoetan zein

konduktuetan dauden zelulen %60-a zelula ametatik eratorriak dira (Denny et al., 1997).

Hala ere, emeak heltzen doazen heinean, azinoetako zelula berriak zelula

desberdintzatuen zatiketa autologoz sortzen dira, zelula amen parte hartzea adinarekin

batera gutxituz doalarik. Aitzitik, eme helduetan, konduktu-zelulak oraindik ere konduktu

ertainetako zelula ametatik datoz. Desberdintasun honen gakoa, hazkuntza-abiaduran

egon daiteke. Izan ere, eme gazteen listu-guruinek oraindik ere hazten jarrai dezakete,

batez ere azino-eskualdean; nolabaiteko izaera enbrionarioa mantentzera behartuta

daudela erakutsi lezakeena (Denny et al., 1990).

2.4.3.- Ugaztunen gibela

Epitelio-ehunen berriztapena

Gibelak jatorri endodermikoa du, endodermoaren alde bentrala loditu egiten da

gibelaren dibertikulua eratuz. Hepatoblastoek endodermotik migratzen dute baba moduko

eskualde bereizia itxuratuz eta septum transversum izeneko gunean zehar proliferatzen

dute (Tosh & Strain, 2005). Gibeleko epitelioen berriztapena, ez da egoera normaletan

zelula ama gutxi batzuei esker ematen, zelula helduen zatiketa autologoz baizik.

Esaterako, gibelaren erauzketa kirurgikoa partzialaren ondoren, berriztapena gainontzeko

hepatozito zein behazun-epitelioko zelula helduen zatiketaz burutzen da (Fausto, 2001).

Beraz, epitelio-zelula horiek oraindik ere guztiz desberdintzatu gabeak direla esan

genezake. Are gehiago, hepatozitoak, esaterako, organismoaren biziraupen osoan zehar

proliferatzeko gai dira. Kirurgi-erauzketa aplikatu eta hepatozitoetan DNAren sintesia hasi

bitarteko denbora-tartea hainbat faktoreen pean dago, argiztapen-erregimena eta elikatzepatroia,

besteak beste (Yanagi & Potter, 1977). Aitzitik, farmako kartzinogenikoz trataturiko

arratoien gibelean, epitelio-zelulen proliferazioa, zelula amatzat har litezkeen eta portaguneko

Hering kanaletan dauden itxura obaleko zelula txikien zatiketaz hasten da. Zelula

horiek bipotentzialak lirateke, hepatozitoak zein behazun-epitelioko zelulak emango

bailituzkete (Theise et al., 1999). Antzeko itxura obaleko zelula txikiak barneko portagunean

ere deskribatu dira, hepatozito zein areako zelulen aitzindaritzat hartu direnak

(Tosh & Strain, 2005).

51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!