16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

Timidina tritiatuaz markatutako arratoi helduetan, konduktuen zelula pikortsuak

konduktu ertaineko oinaldeko zeluletatik eratorriak direla behatu da. Hasiera batean,

konduktuen zelula pikortsu ildaxkatu bihurtzen dira (tarteko egoera), azkenean zelula

pikortsu helduak bilakatu arte (Chai et al., 1993; Denny et al., 1993). 3H-T markaketaindizeek

erakutsi dutenaren arabera, ez dirudi konduktu ertainetako zelula amek bizkor

zatitzen direnik. Haatik, jarduera proliferatzaile altuena zelula pikortsu ildaxkatuek erakutsi

dute. Hau da, zelula amak astiro zatitzen diren bitartean, zelula pikortsu ildaxkatuak, agian

TAC zelulen analogotzat har genitzakeenak, bizkor zatitzen dira, gerora guztiz

desberdintzatuak direnean zatiketa-tasa berriro ere motelduz doalarik (Chai et al., 1993).

Listu-guruinetan esperimentalki kalteren bat induzituz, azinoen kopuruan eta

tamainan murrizpena sortaraztekotan, (adb., apoptosia bultzatuz), konduktuen antzeko

egitura tubularren agerpena suertatu da (Takahashi et al., 2002). Dirudienez, egitura

tubular horiek konduktu ertainetatik eratorriak izango lirateke, eta azino-zelulen zelula

aitzindarien ordezko sortuberriez osatuta egongo lirateke (Takahashi et al., 1998; 2002).

Beste autore batzuen arabera, berriz, tubulu horiek zelula jariatzaileak galdu dituzten

azinoak baino ez lirateke izango, zelulen kopuru egokia berreskuratuz gero berriro ere

funtzionalak bilakatuko liratekeenak (Scott et al., 1999). Bistan denez, momentuz egitura

tubular horien jatorria eta esangura biologikoa ez daude batere argi.

Listu-guruinek, kirurgi-buxadura 5 egunez jasan ondoren, konduktuetako zelula

pikortsu helduek proliferazio-jarduera handia erakutsi dute, 3H-T zein PCNA markaketak

erabiliz frogatu dena (Takahashi et al., 2000). Aitzitik, listu-guruinen kirurgi-erauzketa

partziala egin ondoren, azinoen berreskurapena konduktu nagusietako zelulen proliferazio

eta desberdintzapenaren bitartez gauzatzen dela behatu da, ebakuntza eta gero geratzen

diren azinoek nolabait ere parte hartzen dutelarik (Hanks & Chaudhry, 1971).

28. Irudia: Listu-guruineko konduktu nagusia buxatuta duen arratoian burututako PCNA immunohistokimika.

Azino zein konduktuetako zelulek marka positiboa (geziak) erakutsi dute (Takahashi et al.-etik (2001) hartua).

50

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!