16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bestalde, zelula exokrinoak, endokrinoak emateko ere desberdintza daitezkeela

esperimentalki frogatu da, saguak espezifikoki ß-zelulak deuseztatzen dituen

estreptozotozina izeneko farmakoaz tratatuz (Gu et al., 1997) zein area-konduktua

kirurgikoki buxatuz (Bertelli & Bendayan, 1997). Esperimentu horietan amilasa eta intsulina

batera ekoitz ditzaketen zelulak deskribatu dira, zelula exokrinoak endokrino bihur

daitezkeenaren adierazgarritzat har litekeena. Zentzu berean, arratoi transgenikoen

garapena aztertzean, zelula ametatik eratorritako zelula endokrino eta exokrinoen

ezaugarriak batera dituen zelula-mota bat aurkitu da (Gu et al., 1994). Halaber,

konduktuetako zelula amak ß-zelulak emateko desberdintza daitezke, induzituriko kalteei

erantzunez zein ezohiko eskari metabolikoen aurrean areagotu daitekeena (Bonner-Weir

& Sharma, 2002).

Azkenik, arratoi transgenikoak eredu esperimental gisa erabiliz, areako zelula

endokrinoak zatiketa autologoz baino ez direla zatitzen ere proposatu da, partikularki ßzelulen

kasuan, egoera normalean zein arearen zati handia erauztekoan ß-zelula

desberdintzatuetatik soilik sor daitezkeenak (Dor et al., 2004).

Beraz, α− eta ß-zelulek jatorri berbera omen dutenez, eta zelula endokrino eta

exokrinoen jatorria ere amankomuna omen denez, guztiok zelula ama beratik eratorriak

izan daitezkeela pentsa genezake (Herrera 2000). Jatorrizko zelula ama horrek areako

transkribapen-faktorea edukiko lukeen arren, ez luke hormonen adierazpen-gaitasunik

izango. Gainera, zelula ama amankomunetik zelula ama endokrino eta exokrinoa bereiztu

daitezkeenik ezin da baztertu (Seaberg et al., 2004); ezta norberak gerora zelula ama

espezifikoagoak eman litzakeenik ere. Izan ere, aitzindari endokrinoak, konduktutik gertu

egon arren, ez lirateke konduktu-epitelioaren osagaiak izango (Gu et al., 2002).

2.4.2.- Listu-guruinak

Epitelio-ehunen berriztapena

Listu-guruinak, garatze-bidean dagoen mihi-epitelioaren loditze-gune batetik

sortzen dira, zeinen ondoan, listu-guruinak izango diren baba itxurako formazio bat eratuz,

kondentsazio mesenkimatikoa ematen baita (Melnick & Jaskoll, 2000). Listu-guruin

helduek itxura albeolotubularra dute, eta ehun konektiboak enkapsulatzen dituzten hainbat

lobuluz osaturik daude. Eskualde albeolotubularra, azino jariatzaileen multzoek eta

konduktuen sistema konplexu batek osatzen dute. Azinoen epitelioan zelula jariatzaileak

eta zelula mioepitelialak daude; konduktu-epitelioetan, berriz, ez dago zelula jariatzailerik

eta osmoeraenketa moduko funtzioak bertan betetzen dira (Actis et al., 2002).

49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!