16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

area-polipeptidoa eta δ zelulek somatostatina ekoizten dutelarik (Orci & Unger, 1975;

Wells, 2003; Jensen, 2004). Garapen embrionarioa ikertu duten autore batzuen aburuz,

aurrealdeko gastrodermoan kokatutako zelulek, areako epitelio-zelula guztien zelula ama

moduan dihardute (Le Douarin, 1988). Area helduaren epitelioen berriztapen normala 3H- T eta BrdU pultsuen bidez edo PCNA immunohistokimikaz ikertuz, zelula proliferatzaileak

azino, konduktu zein Langerhans irletan lokalizatu dira (Githens, 1988; Muller et al., 1990,

Elsässer et al., 1994). Hala ere, zelula amen identifikazioa eta berriztapen-mekanismoak

ez daude guztiz argi, eta horren inguruan ezbaika dabiltza ikertzaileen talde desberdinak.

Alde batetik, epitelioen berriztapen-mekanismoak ezagutzeko, zenbait ikertzaile

epitelioak esperimentalki kaltetzean induzituriko zelulen proliferazioaren azterketaz baliatu

dira. Adibidez, kirurgiaren bitartez area osoaren %90-a erauzi ondoren, Langerhans

irletako epitelioaren berriztapena, gelditu diren bertoko zelula endokrino desberdintzatuen

zatiketari esker erdietsi daiteke; konduktu-epitelioaren berriztapenaren ardura zelula

zentroazinar desberdintzatuek duten bitartean (Brockenbrough et al., 1988; Bonner-Weir et

al., 1993). Berriztapen-prozesua berehalakoa da, erauzketa kirurgikoaren une beretsuan

hasia hain zuzen ere. Ebakuntza eta gero gelditu diren zelulen kopurua jadanik 7 egunetan

bikoiztera iristen da. Zatiketa-tasa bizkor hori, 21. egunerarte manten daiteke. Hala ere,

zelula-mota guztien zatiketa-dinamika ez da berdina. α− eta ß-zelulek, BrdU-markaketarik

bortitzena kirurgi-erauzketa burutu eta 2 egunetara erakutsi dute, noiz α-zeluletan jorian

den Langerhans irlen gune periferikoa bereziki handituta agertu baita. 2. egun horretan

intsulina eta glukagona batera ekoizten dituzten zelulak ere behatu dira, α -zelulak ßzelula

bihur daitezkeenaren adierazgarritzat har litekeena. Lehenengo 5 egunetan, αzelulen

proliferazio-tasa, ß-zelulena baino altuagoa den bitartean, 7. egunetik aurrera

tendentzia hori irauli egiten da, behintzat 14 egun igaro artean (Hayashi et al., 2003).

Tankera beretsuko zatiketa-dinamika area exokrinoan behatu da.

27. Irudia: Arearen zati baten kirurgi erauzketa eman eta 3 egunetara BrdU markaketa arearen azino, konduktu

eta Langerhans irletan (Hayashi et al., 2003. tik hartua).

48

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!