16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zati Teorikoa

dira, esaterako: 1) aurreko hestetik jasotako elikagaien azken liseriketa; 2) aurreko

hestean beharrezkoak diren entzimen ekoizpena, 3) liseriketa produktuen xurgapena eta

metaketa eta 4) hondakinen askapena. Hepatoarearen egitura-ardatz nagusia, konduktu

primario batek osatzen du; konduktu hori konduktu sekundariotan eta horiek bukaeramutur

itsuko tubuluetan adarkatuz bukatzen delarik (Gibson & Barker, 1979). Krustazeoen

espezie desberdinetan, hepatoarearen sorrera eta desberdintzapena une desberdinetan

gerta daiteke. Zenbaitetan, Penaeus setiferus espeziea kasu, hepatoarea larbaondoko

fase berantiarrean itxuratzen hasten da; Homarus americanus espeziearen moduko beste

kasuetan, berriz, enbrioi-fasean (Biesiot, 1986; Lovett & Felder, 1989).

Dena den, oro har, hepatoarearen epitelioan lau zelula-mota nagusi bereizi dira,

hala nola: E-, R-, F- eta B-zelulak (25. Ird.). Zenbait espezietan, bosgarren zelula-mota bat

gehiago ere identifikatu da, M-zelula izena eman zaiona. E-zelulak (E, embrionary cell),

tubuluen mutur distalean kokaturik, zelula ama gisa jokatzen du, eta beste zelula-mota

guztien aitzindaria da. R-zelula (R, resorptive cell) birxurgatzailea da, ugariena izanik, eta

bertan lipido eta glukogenoaren metaketa gauzatzen dira. F-zelulak (F, fiber cells),

tubuluen eskualde distalean aurki ditzakegu batik bat. B-zelulak (B, blisterlike cells)

hepatoareako epitelioan deskribatu diren zelula handienak dira, tubuluen bi heren

proximaletan nagusiak izanik. Azkenik, M-zelulak (M, midget cells), liseri-epitelioaren

oinaldean kokaturik lumeneraino iristen ez diren zelula gutxi batzuk baino ez dira (Icely &

Nott, 1992).

Aurrenez esan bezala, E-zelulek zelula ama gisa dihardute (26. Ird. Vogt, 1994).

Izan ere, E-zelulek desberdintzapen-maila baxua erakusten dute. Haatik, zenbait autorek

diotenaren arabera, zelula-mota guztiak ez datoz zuzenean E-zeluletatik. Zehazki, R- eta

F- zelulak, E-zelulen aldamenean kokaturik daudenak, E-zeluletatik eratorritako bi leinu

zelular ezberdintzat kontsideratu diren arren, B-zelulak antzerako ezaugarri

ultrastrukturalak dituzten F-zeluletatik garatuko lirateke. (Loizzi, 1971; Hopkin & Nott,

1979). Beste autore batzuk, Penaeus monodon espeziean B-zelula gazteak F- eta R-zelula

gazteetatik zalantzarik gabe bereizi daitezkeenaz jabetu ondoren, B-zelulek euren aldetik

E-zeluletatik zuzenean sortzen den leinu zelularra osatuko luketeela proposatu dute (Icely

& Nott, 1992).

46

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!