16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zati Teorikoa

prozesu luzea pairatu behar duten arren. Zelula ama multipotentzialak, garapen eta

desberdintzapen fase guztietan xafla basalari lotuta behatu dira (Chepko & Smith, 1997;

Chepko & Dickson, 2003). Epitelioaren berriztapenean zelula amen partehartzeak

xehetasun handiz deskribatu da (24. Ird.; Smalley & Ashworth, 2003). Zelula amek, oro har,

ezaugarri ultrastruktural nabarmenik ez duten arren (arestian aipatu den bezala), ugatzguruineko

zelula ama multipotentzialak berezko ezaugarri ultrastrukturalak baditu (Chepko

& Dickson, 2003).

Aitzitik, zenbait ikerlanek hiru zelula amen mota desberdin daudela iradoki dute.

Ugatz-guruinaren transplantea jaso duten arratoiak ikertuz, zelula ama multipotentzialaz

gain beste bi zelula ama desberdin, konduktu sekundariokoak eta albeolokoak alegia,

egon daitezkeela ondorioztatu da (Kamiya et al., 1999; Kim et al., 2000). Azken biok zelula

ama multipotentziala aitzindari amankomuna dute, eta bai zelula jariatzaileak zein zelula

mioepitelialak emango lituzketelarik, norberak bere eskualdean (Kordon & Smith, 1998).

Horrela orden hierarkikoa jarraituz, konduktu primarioetako zelula ama beste zelula ama

bion aitzindaria litzateke.

Esan bezala, zelulen heriotza ere ugatz-guruineko epitelioaren garapenean eta

berriztapenean oso fenomeno garrantzitsua da. Izatez, esnea ekoizteko beharra

amaitutakoan, zelula jariatzaileak apoptosi bitartez hiltzen dira, albeolo gehienak

erregresioz desagertuz. Orduan, makrofagoek, hildako zelulen hondakinak fagozitatzen

dituzte, ugatz-guruina berriro ere latentzia egoerara itzuliz. Apoptosia hainbat faktore direla

medio aktibatzen da, esne-jariapena blokeatzen den tokietan TGFß3 (ß3 eraldaketa

hazkuntza-faktorea; ingeleraz, Transforming Growth Factor ß3) metatuz, adibidez.

25. Irudia: Penaeus semisulcatus krustazeoaren hepatoarearen tubuluaren irudi eskematikoa. Bertan zelula-mota

desberdinen kokapena ikus daiteke. (E), zelula amak; (R), zelula birxurgatzaileak; (F), zuntz-zelulak; (B), baba

itxurako zelulak; (M), zelula txikiak. (Al-Mohanna & Nott-etik (1989) birmoldatua).

44

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!