16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zati Teorikoa

migratzen duten zelula gazteak hestearen argi-alderantz edo mukosa-alderantz abiatzen

dira, zelula amak guruinen zati proximalean kokaturik egonik (Yamada et al., 1992).

Heste meharreko Paneth zelulek, kripten mutur distalean paratuta daudenak,

mikrobioen aurkako peptidoak eta hazkuntza-faktoreak jariatzen dituzte, eta hesteepitelioko

beste zelula-motek ez bezala, kriptetako mutur distalerantz migratzen dute,

bidean desberdintzatuz doazelarik (23. Ird.). Helmugara, hau da Lieberkühn kriptetara,

iritsi ondoren biziraupen luze samarra dute (20 egun inguru), hil eta fagozitatuak izan baino

lehen.

Azkenik, bestelako zelula amekin alderatuz, hesteko zelula amak apoptosian

sartzeko gaitasun handiagoa dutela aipatu beharra dago. Halaber, desberdintzapen

prozesua nahiko itzulgarria dirudi, zelula kume desberdintzatuak, zelula amen

berezitasunak berriro ere berreskuratzeko gai baitira (Marshman et al., 2002).

2.3.3.- Ugatz-guruina

Ugaztun helduen ugatz-guruina, ehun konektibo adipotsuz inguratuta dagoen eta

epitelio bakunez osatuta dagoen konduktu-sistema da, indibiduo helduen konduktuetan

distalki albeoloak bereiz daitezkeelarik. Konduktuen artean, primarioak eta sekundarioak

bereiztu dira, kalibre eta kokapenaren arabera. Konduktu zein aleboloetan, bi zelula-mota

desberdin deskribatu dira, jariatzaileak eta mioepitelialak alegia (Kordon & Smith, 1998).

Jatorriz epitelio-zelulak diren zelula mioepitelialek, muskulu-zelulen antzera uzkurkorrak

izanik, esnea albeoloetatik konduktuetara eroatearen ardura dute, oxitozinaren

presentzian uzkurtuz. Ugatz-guruinak, jatorri ektodermikoa du. Bere garapenaren

abiapuntuari dagokionez, ektodermoaren loditze-gune bat aldameneko mesenkiman

murgilduz zelula ametan joria den baba edo konkor moduko egitura sortzen da. Gerora,

baba horretatik adarkamenduak desberdintzatuz doaz (Smalley & Ashworth, 2003). Ugatzguruinaren

tamainaren behin-behineko emendioa eta adarkatutako egituren hedapena,

hormona-kinada eraginda (Topper & Freeman, 1980), indibiduoaren bizitzan zehar garai

jakin batzutan ematen da, pubertarora heldutakoan eta haurdunaldian, alegia, bukaerababetan

zelula amen presentzia nabarmena izanik (Smalley & Ashworth, 2003).

Konduktuen adarkatze eta murrizketan, zelula amen ekintza eta apoptosiaren bidezko

heriotza zelularra berebiziko garrantzia duten prozesuak dira (24. Ird.). Hori dela eta,

ugatz-gurina, desberdintzapen mekanismoak ikertzeko, zelulen proliferazioa eta

heriotzaren arteko lankidetza barne, askotan erabili den eredu esperimentala dugu (Alberts

et al., 2002).

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!