16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

21. Irudia: Epidermiseko zelula amen kokapena eta beraien banaketa ugaztunetako larruazalean zehar. Baban

kokatzen diren zelula amek zatitu ondoren papila dermikora, gantz-guruinera zein epidermisaren oinaldera migratzen

dute, ondoren desberdintzapen-bidean sartuz. (Spradling et al.-etik (2001) birmoldatua).

izenekoa osatzen duten kanpo-zatiko zelulak etengabe askatzen dira. Gizakiaren kasuan,

adibidez, geruza keratinotsua milaka aldiz berriztatu behar da bizitzan zehar. Geruza

germinatiboan zelula amez osatutako keratinozitoen azpipopulazio berezia dago,

epidermiseko zelula, ile-folikulu eta izerdi-guruinetako zelulen aitzindari izango dena

(Lavker & Sun, 2000). Zelula amok bi tokitan kokaturik daude nagusiki, folikuluen arteko

epidermisean eta ile-folikuluaren konkorraren aldean (21. Ird.), azken horiek zatiketan

gogotsuago dihardutelarik (Ghazizadeh & Taichman, 2001).

Larruazaleko zelula amak normalean nahiko mantso zatitzen diren bitartean, zelula

ametatik eratorritako TAC zelulak askoz bizkorrago zatitzen dira (Cotsarelis et al., 1990),

zelula ama batetik sortu berria den TAC zelula bakoitzak desberdintzatzeari ekin baino

lehen hiruzpabost zatiketa-ziklo pairazten dituelarik (Jones et al., 1995). TAC zeluletatik

sortutako zelula kumeek erpinalderantz migratzeari ekiten diote, xafla basaletik urrunduz

eta bidean zehar integrinen adierazpen-mailen jaitsiera jasoz. Integrinen beherakada

38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!