16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ziklina eta CD649103 G1-ziklina; ikus NCBI web orrialdea). Crassostrearen sekuentziak

gainera merkurio pean mantendutako animalien eta animali kontrolen transkriptomak

konparatuz aurkitu dira; proliferazio zelularra modulatuz ziklina horiek merkurio pean

mantendutako ostretan gainadierazi edo azpiadierazi egin baitira (Peatman et al.,

argitaratu gabe, ikus NCBI web orrialdea).

PCNA eta Ki67 sekuentziarik ez da klonatu orain arte. Hala ere, M.

galloprovincialis-en 435 base paretako EST bat argitaratu da (AJ516167; Venier et al.,

2003, ikus NCBI web orrialdea), zeinen sekuentzia aminoazidikoak Danio rerio eta

Ictalurus punctatus arrainen PCNAren sekuentziekiko homologia (homologia: 1e-29 ) altua

baitu.

2.3.- Zelula amen bitartez berriztaturiko epitelioak

2.3.1.- Ugaztunen epidermisa

Epitelio-ehunen berriztapena

Epidermisa, jatorri ektodermikoa duen larruazalaren oinarrizko epitelio-osagaia da.

Zuzenean eta jarraian kanpo-medioarekin kontaktuan egotearen eragina jasotzen duenez,

epitelioaren berriztapenak, hots zelulen proliferazioak, ikaragarrizko garrantzia du. Hori

dela eta, ugaztunen epidermisa organismo helduetan epitelio-ehunak nola berriztatzen

diren ikertzeko ohiko eredu esperimentala izanez, bertako proliferazio zelularraren

dinamika eta mekanismoak aski ezagunak dira.

Ugaztunen epidermisa, keratinozitoz osatutako epitelio geruzatua da.

Keratinozitoek, epidermisari sendotasuna damaion keratina deitutako proteina ekoizten

dute. Keratinozitoak epitelioaren oinaldetik erpinalderantz desberdintzatuz doaz, eta gora

egiten duten heinean osaketaz eta itxuraz aldatzen dira. Xafla basalaren gainean ezarrita

dauden zelulak oinaldeko zelulak dira. Zelula hauek zatitzeko ahalmena dute, geruza

germinatiboa konfiguratuz. Euren gainean desmosometan joriak izateari esker

epidermisari trinkotasun mekanikoa eskaintzen dioten zelula handiagoak ditugu (Malpighi

zelulak). Desmosomen inguruan sortutako arantza itxurako egitura nabarmenak

edukitzegatik, zelula hauek osatzen duten epitelioaren zatiari geruza arantzatsu izena

eman zaio, zenbait autorek Malpighi geruza ere deitu duten arren. Hurrengo mailan,

geruza arantzatsuaren gainean paratuta, pikor zitoplasmatiko elektrodentsoz hornitutako

zelulek, geruza pikortsu izenaz ezagututakoa osatzen dute. Geruza pikortsu horrek,

metabolikoki aktiboa den epitelioaren barne-zati eta keratinaz betetako zelula hilez

osatutako epitelioaren kanpo-zati arteko muga markatzen du. Geruza keratinotsua

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!