16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

zehar areagotuz doa, M-fasearen hasiera-hasieran genearen adierazpenik altuena ematen

delarik.

RNA mezulari horiek PCR kuantitatiboaren bidez kuantifika daitezke, DNA-hasle

egokiak erabiliz. Era berean, ehunaren gainean molekula horiek lokalizatzeko in situ

hibridazioa erabili ahal da, RNA- zein DNA-zunda osagarriak erabiliz. DNA-hasle egokiak

diseinatzeko sekuentziaren ezagutza partziala ezinbestekoa da; DNA- eta RNA-zundak

diseinatzeko, bestalde, sekuentzia nukleotidikoaren ahalik eta zatirik handiena ezagutu

beharra dago. Proteina homologoek espezien artean nolabaiteko kontserbazio-maila duten

eta eboluzioan zehar egonkorrak izan daitezkeena jakina da. Haatik, hau ez da egia RNAzunden

edota DNA-hasleen kasuan, espezie desberdinen proteina beraren sekuentzia

nukleotidikoak oso desberdinak izan baitaitezke. Sekuentzia nukleotidikoek sekuentzia

aminoazidikoak baino aldakortasun handiagoa erakusten dute espezien artean, kode

genetikoaren endekapenaren ondorioz (aminoazido askotarako 4 kodon ezberdin

baitaude), hain zuzen ere. Hau da, antigorputzak erabiliz proteina bera espezie

desberdinetan identifika daitekeen arren, RNA-zundek ez dute ezertarako baliogarriak izan

behar espezie desberdinetan proteina jakin baten RNA mezulariak identifikatzeko. Beraz,

edozein kasutan, ikertu nahi den espeziearen sekuentzia nukleotidikoaren ezagutza

minimoa ezinbestekoa da.

Moluskuen kasuan, histonen hainbat mRNA sekuentzia geneen datu-baseetan

argitaratu dira, 320 sekuentziatik gora daude eskuragarri (http://www.ncbi.nlm.nih.gov),

hain zuzen ere. Taldez-talde, eta tesi honetan aztertuko diren espeziei erreparatuz, M.

galloprovincialis-en histona guztien sekuentzia osoak argitaratu dira (Eirin-Lopez et al.,

2002), eta beste mitilido askorenak ere (M. edulis, M. trossulus, M. californianus eta M.

chilensis). A. ater eta L. littorea gastropodoen histonen sekuentziarik ez dugu ezagutzen,

ordea, guztira pulmonatuen 35 sekuentzia desberdin eta orthogastropodoen 78 sekuentzia

desberdin argitaratu diren arren. Oraintsu, muskuiluaren histonen sekuentziak 50 gene

desberdineko microarray espezifiko batean erabili dira (Dondero & Viarengo, 2005).

Moluskuen ziklinen 18 sekuentzia desberdin ere argitaratuak izan dira. Hala ere, ez

da Mytilus, Arion edo Littorina generoen sekuentziarik argitaratu. Argitaratutako

sekuentzien artean Dreissenia polymorpha bibalbioaren A-, B-, C- eta D-ziklinen RNA

mezularien sekuentzia osoak (Lamers et al., 1999) topa ditzakegu. Halaber, beste bi

bibalbioen sekuentziak identifikatu dira, hala nola Spissula solidissimaren A- eta B-ziklinak

eta Crasssostrea virginicaren zenbait ziklinen antzekotasun handia duten sekuentzia

nukleotidiko laburrak edo EST-ak (ingeleraz, Expression Sequence Tags; CD646624 eta

CD647240 A-ziklina; CD646450 eta 646472 B-ziklina, CD647301 C-ziklina; CD648974 D2-

36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!