16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

PCNA (Proliferating Cell Nuclear Antigen) antigenoaren immunohistokimika

PCNA, δ eta ε DNA-polimerasen zein DNAren sintesirako beharrezkoak diren

hainbat entzimen proteina laguntzailea dugu (Kurki et al., 1986; Bravo et al., 1987; Wood

& Shivji, 1997). PCNA, Miyachi-ren taldeak 1978. urtean lehenengo aldiz deskribatu zuen

(Miyachi et al., 1978). PCNAren adierazpena G1-fasearen bukaera aldera emendatzen da,

eta S-fasean zehar lortzen du bere adierazpen mailarik altuena. Ondoren, G2- eta Mfaseetan

adierazpena berriro ere jaisten da (17. Ird.). Berezitasun hauek direla eta, ziklo

zelularraren fase desberdinak identifikatzea ahalbide dezake (Foley et al., 1993). PCNAren

pisu molekularra 36 kDa-koa da, eta immunofluoreszentzia erabiliz bi azpipopulazio

bereiztu dira. Lehenengoa, soilik DNAren erreplikapen-guneetan dago, eta DNA ekoizten

den bitartean bere kontzentrazioa igo egiten da. Bigarrena, berriz, nukleoplasman

sakabanatuta dago, eta ziklo zelularrean zehar beti, gutxi gorabehera, maila beretsuan

adierazten da (Bravo et al., 1987). Bi azpipopulazio horiek, fixatzaileekiko sentikortasun

desberdina daukate. Fixatzaile aldehidikoz fixatutako ehunetan bi azpipopulazioak

detektatzen diren bitartean, fixatzaile alkoholikoak erabiltzen direnean soilik DNAren

erreplikapen-guneetan dagoen PCNA detektatzen da (PCNA osoaren %20-30-a).

PCNAren biziraupena 20 ordukoa da (Bravo & MacDonald., 1987). Nahiz eta PCNAz

markatutako zelula proliferatzaileen indizeak bestelako teknikekin lortutako indizeekin

konparatzeko arazoak egon diren (Jain et al., 1991; Yu et al., 1991; Visakorpi, 1992; Sarli

et al., 1995), PCNA immunohisto(zito)kimika oso erabilia izan da, bai oinarrizko ikerketa

19. Irudia: Mercenaria mercenaria bibalbioaren zelula proliferatzaileen markaketa PCNA immunohistokimika

erabiliz. Geziek marka positiboa adierazten dute eta gezi-buruek nukleo negatiboak. (A) Liseri-guruineko epitelioko

zelula proliferatzaileak. B) Zelula proliferatzaileen marka bortitza zakatzen oinaldeko epitelioan. (C) PCNA-markaketa

positiboa giltzurruneko granulometan murgildutako hemozitoetan. Eskala marra: 13 μm. (Hanselman et al.-etik (2000)

birmoldatua).

32

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!