16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ideragarriek 3H-T DNAn eransten dute S-fasean daudenean (17. Ird.), eta ondoren

timidina hori autorradiografia bitartez ikuskor bihur daiteke. Timidina erradioaktiboa,

animaliari edo zelulen kultiboari in vivo ematen zaie ( 3H-T-ren pultsua), eta DNA

sintetizatzen ari diren zelulek markatutako timidina beraien DNAn erantsiko dute. Halaber,

biopsiaz lortutako materiala eta bestelako lagin-motak aztertzeko, fixapena burutu aurretik

denbora-tarte luzez timidinaz inkubatu behar dira. In vivo pultsuak burutzeko zailtasuna,

batetik, zein material erradiaktiboa erabili beharra, bestetik, ezaugarri mugatzaileak izanik,

azkeneko urteotan 3H-T gero eta gutxiago erabili da histopatologian. Edozein kasutan,

zenbait ikerketa berezi egiteko edo eta ikerkuntz-zentro espezializatuetan teknika hau gaur

egun oraindik ere erabilia da (Hale et al., 2003).

Bromodeoxiuridinaren (BrdU) bitartezko markaketa

Epitelio-ehunen berriztapena

BrdU, timidinaren analogoa den molekula da, eta horregatik DNA sintetizatzen den

fasean (S-fasea) nukleoan inkorporatzen da 3H-T moduan (17. Ird.). BrdU inkorporatu

duten zelulak immunohisto(zito)kimika bitartez detekta daitezke, BrdUren aurkako

17. Irudia: Ziklo zelularraren fasearen arabera adierazten diren markatzaile molekular desberdinak

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!