16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zati Teorikoa

1987; Endl & Gerdes, 2000), moluskuen ehunetan zelula proliferatzaileen identifikazioa

nukleotidoen analogoen erabileran oinarritu da batik bat.

2.2.1.- Fluxu-zitometria

Teknika honetan, zelulak seinale batez markatzen dira. Seinaleak, itu-proteina bat

espezifikoki ezagutzen duen antigorputzen bat zein azido nukleiko berezia ezagutzen duen

zunda osagarriren bat izan daitezke. Zelulen esekidura batean zenbait zelula espezifikoki

horrela markatu ondoren, laser-izpi batek zeharkatzen duen zulo batetik zelulen esekidura

pasarazten da. Orduan, laser-izpiok zeluletan transmititu edo islatu egingo dira, zelulek

seinalea daramatenentz arabera. Ondorioz, argia transmititu edo islatu den arabera

zelulak karga elektrostatiko desberdinez hornituko dira, eta eremu elektromagnetiko

batean zehar pasarazi ondoren banandu daitezke (Alberts et al., 2002). Teknika honen

bitartez, zelulen kopurua eta zelula bakoitzak duen DNA kopurua ezagutu daitezke. Izan

ere, aneuploidiarik ez egotekotan, G0- eta G1-fasean dauden zelulak diploideak izango

dira, G2-fasean dauden zelulak tetraploideak eta S-fasean daudenek tarteko DNA-kopurua

izango dute. Beraz, zelulen esekidurak erabiliz eta modelo matematiko egokiak aplikatuz,

zatiketa-zinetika ere iker daiteke (Baisch et al., 1982). Zenbait kasutan, histologiarako

fixatutako eta parafinan inkluditutako zeluletan ere DNA kopurua kalkula daiteke, laginak

desparafinatu eta hidratatu ondoren (Hedley et al., 1983). Fluxu-zitometria, egoera

patologiko desberdinak aztertzeko erabili da, eta bere bidez lortutako proliferazio-indizeek

tumoreen garapenaren azterketarako ere balio prognostikoa dutela proposatu da (Joensuu

et al., 1988). Fluxu-zitometriak, zelula proliferatzaileak detektatzeko bestelako tekniken

aurrean daukan abantaila handienetakoa emaitzen objektibotasuna dugu. Gainera, zelulakopuru

handiekin lan egin daiteke, eta interesatzen zaizkigun zelulak isolatzea

ahalbidetzen du. Bestalde, beharrezkoa den ekipamendua oso garestia da, eta lagina

sakabanatu eta desegituratu behar denez, zelula proliferatzaileen kokapena ehunean ez

dago aztertzerik. Gainera, zelula proliferatzaileen azpipopulazioak ere galtzen dira.

2.2.2- Nukleotidoen analogoen erabileran oinarrituriko teknikak

3 H timidinaren ( 3 H-T) bitartezko markaketa

Zelulen zinetika ehunetan zuzenean aztertzeko, 1950. hamarkadan 3H timidina

tritiatuaren ( 3H-T) bitarteko markaketa, teknika estandarrena bilakatu zen. Zelula

28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!