16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

deitutakoak dira. TAC zelulak hainbat zatiketa-ziklo pairatu eta gero, desberdintzapenprozesuan

sar daitezke. Euren kopurua altua denean, ehunak desberdintzapenerako

gaitasun handia duela ikusi da, zelula ama urriak izan arren (Hall & Watt, 1989).

Oro har, ehunetan zatitzen diren zelulak, zelula amak zein TAC zelulak, toki

berezietan daude kokaturik. Esaterako, hestearen kasuan zelula amak Lieberkühn kripten

zati distaletik gertu kokatuta dauden bitartean, TAC zelulak kriptaren altueraren bi heren

distaletan paratuta daude, eta desberdintzatutako zelulak, aldiz, batez ere heren

proximalean kokaturik agertu ohi dira (Potten & Loeffler, 1990).

2.2. Zelulen proliferazioa aztertzeko teknikak

Epitelio-ehunen berriztapena

Ziklo zelularraren kontzeptua, 1950. hamarkadaren inguruan plazaratu zen

arratoien barrabiletan autorradiografiazko teknikak erabiliz 32P-aren inkorporazioa DNAn

behatu ondoren (Howard & Pelc, 1950). Ikerlan horren ondorioz, ziklo zelularra 4 fasetan

banandu zen G1-, S-, G2- eta M-faseak, alegia. Lau fase horietatik deigarriena, eta

ikuspuntu morfologiko batetik interesgarriena, M-fasea (mitosia) da. Bertan, nukleoa zatitu

egiten da, eta zelula batetik bi zelula kume sortzen dira. Mitosia gertatu eta gero, zelula

kumeak, G1-fasean edo lehenengo hazkuntza-fasean sartzen dira. Bertan, zelula sortu

berriak bere ingurua aztertzen du, eta hazteari ekiten dio. Tamaina nahikoa lortu eta gero,

eta seinale egokia jasoz gero, S-fasean (sintesia) sartzen da. Bertan nukleoko DNA

bikoiztu egiten da, eta, DNA zeharo erreplikatuta egon ondoren, zelula G2-fasean sartzen

da. Bertan, zelulak DNA guztiz erreplikatu dela egiaztatzen du, berriro ere hurrengo Mfasean

sartu aurretik. G1-fasean dagoen zelulak bere ziklo normala geldiarazi dezake, eta

espezializatutako atsedenaldian sar daiteke (G0-fasea). Bertan, asteak, hilabeteak edo

urteak egon daiteke S-fasean berriro sartu arte, beharrezkoa den seinale espezifikoa

jasotzearen zain. (Alberts et al.,2002).

Ziklo zelularra eraentzen duen kontrol-sistema molekularra, eboluzioan zehar oso

kontserbatua da. Esaterako, zelula eukariotiko guztietan zatiketaren kontrolean antzeko

proteina eraentzaileek dihardute (Hall & Levinson, 1990). Zelulen proliferazioa ehunetan

ikertzeko, proteina horien eta beren ekoizpenaren azterketaz baliatzen diren teknika

desberdinak eskuragarri daude. Euren artean erabilienak, fluxu-zitometria, nukleotidoen

analogoak erabileran oinarrituriko teknikak, immunohisto(zito)kimika eta geneen

adierazpenaren azterketa molekularra (in situ hibridazioa, PCR...) dira. Moluskuetan zelula

proliferatzaileak detektatzeko teknikak oso gutxitan erabili dira (1. Taula). Izatez, nahiz eta

PCNA edo Ki67 moduko proteinak eboluzioan zehar kontserbatuak izan (Prelich et al.,

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!