16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zati Teorikoa

Atal honetan, epitelio desberdinetan zelulen berriztapena zein mekanismoren

bitartez suertatzen den aurkeztuko dugu. Lehendabizi, sarrera gisa, zelula amen

kontzeptuaren inguruan orokortasun batzuk eta zelulen proliferazioa aztertzeko teknika

eskuragarriak azaldu dira laburki. Gerora, epitelioen berriztapenaren estrategia

desberdinak aurkeztu dira, bi estrategia bereiziz: (a) egoera normaletan zelula amen

bitartez berriztatzen diren epitelioak; eta (b) nahiz eta bertan ere zelula amak egon,

normalean desberdintzatutako zelula helduen bitartez berriztatzen diren epitelioak.

2.1. Epitelioetako zelula amak

Duela 40 urte inguru, ehun bereko bestelako zelula-motak emateko gai ziren

zenbait zelula somatiko topatu ziren, zelula amak alegia. Zelula somatiko horiek,

lehenengo aldiz saguen ehun hematopoietikoan deskribatu ziren (Till & McCullog, 1961).

Azken urteotan, zelula amen presentzia bestelako ehun-mota desberdinetan ere

demostratu da, epidermisean, muskuluan, gibelean eta burmuinean, besteak beste (Gage,

2000; Slack, 2000). Epitelio gehienek, zelula amak dituzte (Slack, 2000). Zelula amak

definitu nahian, modu funtzionalean egitera behartuta gaude; kasu gehienetan epitelioko

gainontzeko zelulekiko inolako desberdintasun morfologikorik ez baitute. Zelula amak

deskribatzen dituzten ezaugarri funtzionalak honako hauek ditugu (Alberts et al., 2002):

1.- Guztiz desberdintzatu gabeko zelulak dira.

2.- Mugarik gabe zati daitezke edo, behintzat, organismoak bizirik dirauen bitartean

zatitzeko gaitasuna manten dezakete.

3.- Zatiketa zelularra burutu ostean, zelula kume bakoitzak bi aukera ditu; zelula

ama izaten jarraitu edo eta derberdintzapen-bidea bukaeraraino eraman.

Epitelio bateko zelula-mota desberdin guztiak sortzeko gaitasuna

(multipotentzialitatea) zelula amak identifikatzeko sarritan erabili den ezaugarria da.

Tamalez, gehienetan, gaitasun hori ehuna kaltetu denean baino ez da azaltzen. Hau da,

egoera normalean zelula ama gehienek desberdintzatutako zelula-mota bakarra

produzitzen dute (unipotentzialitatea). Gibelaren kasuan, adibidez, hepatozitoen

berriztapenaz hepatozitoak beraiek arduratzen dira (Michalopoulos & DeFrances, 1997),

baina, edozein arrazoia dela medio, hepatozitoen zatiketa inhibituta baldin balego,

hepatozitoen berriztapena konduktuetako zelulek burutuko lukete (Alison et al., 1997).

Zatiketa zelularraren zinetika ikertu ondoren, zelula amek orokorrean bikoizpentasa

baxua dutela ondorioztatu da, espero ez bezala. Izatez, epitelio-ehunetan gehien

zatitzen diren zelulak zelula anplifikatzaile iragankorrak edo TAC (Transit Amplifying Cell)

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!