16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

behatu dira (Lekube et al., 2000; Izagirre et al., 2005). Hori dela eta, lisosomen erantzunak

estres-biomarkatzaile goiztiar gisa kontsideratu dira (Cajaraville et al., 2000; Marigómez &

Baybay-Villacorta, 2003; Marigómez et al., 2005).

Dena dela, lisosomen erantzunak bai kutsatzaile-motaren arabera, bai esposiziodenboraren

arabera eta baita esposatutako kontzentrazioaren arabera desberdinak izan

daitezke. Metalen pean egondako muskuilu eta magurioen liseri-zelulen lisosomen

dentsitate bolumetrikoaren emendatzen den bitartean (Marigómez et al., 1990), kutsatzaile

organikoen pean egondakoen kasuan, kutsatzailearen izaera, esposizio-denbora eta

kontzentrazioaren arabera erantzun ezberdinak behatu dira. Esaterako, petrolioaren

hidrokarburo eta azetonaren pean egondako muskuiluetan, hasiera batean lisosomak

txikiagoak diren arren (Cajaraville et al., 1995b; Cancio et al., 1998, Marigómez & Baybay-

Villacorta, 2003), esposizio luzeagoak tamainaz emendatzea dakarkie (Cajaraville et al.,

1995b). Aitzitik, di(2-etilhexil)ftalato gisako zenbait kutsatzaile organiko pean egoteak,

hasiera-hasieratik lisosomak tamainaz emendatzea eragin dezake (Marigómez & Baybay-

Villacorta, 2003).

Azkenik, zelula basofilikoei dagokienez, aipatutako kopuru erlatiboaren emendioa

gertatzeaz gain, zelulen morfologia eta ultrastrukturan ere aldaketak aurkitu dira

(Marigómez et al., 1998b; Triebskorn & Kohler, 1996). Kadmio kontzentrazio subletalen

pean egondako magurioetan, zelula basofilikoen hipertrofia eta basofiliaren galera behatu

dira, eraldatutako zelula basofiliko hauek liseri-zelula eta zelula basofilikoen arteko

morfologia erakutsi dutelarik (Marigómez et al., 1990). Ingurumen kutsatuetan

mantendutako Mizuhopecten yessoensis bibalbioaren liseri-epitelioan ere, tarteko itxurako

zelula basofilikoak deskribatu dira (Syasina et al., 1997).

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!