16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zati Teorikoa

Radius) eta lumenaren kalibrearen adierazlea den MLR (ingelesezko Mean Luminal

Radius) parametroek ere informazio baliotsua eman dezakete, eta baita MLR/MET eta

MET/MDR parametro erlatiboek ere (Vega et al., 1989). Orokorrean, estresatutako

moluskuen MET eta MDR balioak baxuak eta MLR balioak altuak dira. Hala ere, aldaketa

morfologikoak ez dira beti espero bezala. Zenbait ikerlanetan, MET jaistearekin batera,

MDR mantendu edo igo daiteke (Cajaraville et al., 1991; Cajaraville et al., 1992). MDR,

batez ere, estres-iturri iraunkorren aurrean jaisten da esangarriki. Bestalde, marearteko

bibalbioen kasuan, liseriketa-jarduera fasikoek ere liseri-epitelioaren altueraren gain

eragina dute. I eta II motetako tubuluen morfologia duen liseri-epitelioa IV motetakoena

baino garaiagoa da (7. Ird.). Gainera, estres-egoeretan, MLR goratzearekin batera, IV

motako tubuluen morfologia duen epitelioaren hedapena ere emenda daiteke (Cajaraville

et al., 1991). Azkenik, zenbait egoera patologikotan, kasik epiteliorik gabeko tubulu

atrofikoei legokioken V motako epitelio-morfologia aurkitu da (Couch, 1984).

Halaber, muskuiluen liseri-guruinaren kasuan liseri-albeoloen morfologia eta

tamaina ere ingurumen-baldintzen arabera alda daitezke. Alde batetik, hatz itxurako

proiekzioen tamaina, itsasaldi-erregimenaren arabera desberdina izan daiteke. Bestalde,

egoera normaletan hatz itxurako proiekzioak nabarmenagoak diren bitartean, estres peko

egoeretan albeoloen proportziorik handiena ganbarari dagokio, 3D-berreraiketetan

oinarrituta frogatu den moduan (3. Ird.; Quincoces, 1995; Lekube 1997).

Oro har, ingurumen-baldintzen arabera suertatutako aldaketa morfologikoek,

epitelioaren masa, hots zelulen masa edo kopurua, oso aldakorra dela agerian utzi dute.

Gainera, aldaketak, itzulgarriak izanik, ordu gutxitan suertatzen dira gehienetan. Horri

esker, epitelio-zelulen berriztapenaren garrantziaz jabetu gara, nahiz eta, gerora azalduko

denez, epitelio honen berriztapenari buruz ezer gutxi dakigun.

1.4.2.- Zelula-moten ordezkapena

Morfologian ez ezik, liseri-guruineko epitelioa osatzen duten zelula-moten

presentzia erlatiboan ere aldakortasun esanguratsua aurkitu da. Oro har, egoera fisiologiko

eta patologiko jakin desberdinetan zelula basofilikoen presentzia erlatiboa areagotu

daitekeela deskribatu da. Erantzun hori orokorra da molusku espezien artean, xenobiotiko

organiko eta metal pean egondako magurio zein bibalbioetan (Rasmussen et al., 1983;

Lowe, 1988; Cajaraville et al., 1990; 1991; Marigómez et al., 1990; Soto et al., 1997, 2002),

eta metal pean egondako bareetan (Marigómez et al., 1986, 1996, 1998b) deskribatu den

bezala. Gainera, bestelako estres-egoeretan (adb., baraualdia eta bizkarroein presentzia)

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!