MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
16.05.2013 Views

magnesio eta fosforoz (CaMgP2O7 moduan) osatuta dagoena (Howard et al., 1981; Mason & Simkiss, 1982; Janssen, 1985). Horregatik, pikor horiei kaltzio-esferula izena eman zaie, eta zelulei kaltzio-zelularena. Hala ere, beste zenbait elementu ere badaudela egiaztatu da, manganesoa, burdina, kobaltoa eta zinka, besteak beste (Simkiss, 1981; Mason & Simkiss, 1982, Recio et al., 1988). Kaltzio-zelularen funtzioari dagokionez, proposamen ezberdinak plazaratu dira. Ikertzaile batzuen arabera, barne-medioaren pH-a orekatzeko indargetzaile gisa funtzionatuko luke kaltzioak (Krigjsman, 1928). Beste autore batzuen aburuz, kaltzio-zelulek metabolismo orokorrean eta muki-ekoizpenean ezinbestekoa den kaltzio kantitate handien biltegi gisa funtzionatuko lukete (Walker, 1971). Iraizte-zelulek erpinaldean mikrobiloxka ugari dituzte, eta hauen azpian hainbat pikor eta mitokondrio, erretikulu endoplasmatikoa eta diktiosomak. Hala ere, zelula hauen ezaugarririk deigarriena zelularen bolumen gehiena betetzera irits daitekeen bakuolo handia da (Sumner, 1969; Walker 1969; Moya, 1973). Bakuoloaren edukina heterogeneoa da, eta batez ere lipofuszinez osatuta dago. Lehen aipatu den bezala, autore batzuen arabera, iraizte-zelulak liseri-zeluletatik eratorriak izan litezke (Walker, 1971), afera hori oraindik ere eztabaidan dagoen arren (Dimitriadis & Konstantinidou, 2002). 1.4.- Liseri-guruinaren plastikotasuna 1.4.1.- Epitelioaren aldaketa morfologikoak Moluskuen liseri-guruina Liseri-guruinaren egitura ez da egonkor mantentzen; aitzitik, egoera desberdinen aurrean plastikotasun handia erakusten du. Hainbat ikerlanek deskribatutakoaren arabera, ingurugiroaren estres-iturrien pean, estrusio apokrino/holokrino eta aufogafia prozesuen emendioa behatu da liseri-epitelioan (Soto et al., 1996). Izan ere, kutsatzaile organiko zein ez-organikoen pean egondako moluskuetan eta baita bestelako estres orokorreko egoeratan (adb., baraualdiaren ondorioz), liseri-epitelioan aldaketa morfologiko esanguratsuak behatu dira, epitelioaren altueraren murrizpena eta zelula-moten proportzioaren aldaketak, bestek beste (Lowe et al., 1981; Couch, 1984; Marigómez et al., 1986; 1993; 1996; 1998b; 2005; Recio et al., 1988; Vega et al., 1989; Cajaraville et al., 1991). Liseri-epitelioaren batez besteko lodiera adierazteko MET (ingelesezko Mean Epithelial Thickness) parametroa erabili da. Dena den, MET parametroak ezin du bere osotasunean liseri-guruineko epitelioak pairatutako aldaketa estruktural guztiak azaldu. Liseri-dibertikuluaren tamaina adierazten duen MDR (ingelesezko Mean Diverticular 21

Zati Teorikoa Radius) eta lumenaren kalibrearen adierazlea den MLR (ingelesezko Mean Luminal Radius) parametroek ere informazio baliotsua eman dezakete, eta baita MLR/MET eta MET/MDR parametro erlatiboek ere (Vega et al., 1989). Orokorrean, estresatutako moluskuen MET eta MDR balioak baxuak eta MLR balioak altuak dira. Hala ere, aldaketa morfologikoak ez dira beti espero bezala. Zenbait ikerlanetan, MET jaistearekin batera, MDR mantendu edo igo daiteke (Cajaraville et al., 1991; Cajaraville et al., 1992). MDR, batez ere, estres-iturri iraunkorren aurrean jaisten da esangarriki. Bestalde, marearteko bibalbioen kasuan, liseriketa-jarduera fasikoek ere liseri-epitelioaren altueraren gain eragina dute. I eta II motetako tubuluen morfologia duen liseri-epitelioa IV motetakoena baino garaiagoa da (7. Ird.). Gainera, estres-egoeretan, MLR goratzearekin batera, IV motako tubuluen morfologia duen epitelioaren hedapena ere emenda daiteke (Cajaraville et al., 1991). Azkenik, zenbait egoera patologikotan, kasik epiteliorik gabeko tubulu atrofikoei legokioken V motako epitelio-morfologia aurkitu da (Couch, 1984). Halaber, muskuiluen liseri-guruinaren kasuan liseri-albeoloen morfologia eta tamaina ere ingurumen-baldintzen arabera alda daitezke. Alde batetik, hatz itxurako proiekzioen tamaina, itsasaldi-erregimenaren arabera desberdina izan daiteke. Bestalde, egoera normaletan hatz itxurako proiekzioak nabarmenagoak diren bitartean, estres peko egoeretan albeoloen proportziorik handiena ganbarari dagokio, 3D-berreraiketetan oinarrituta frogatu den moduan (3. Ird.; Quincoces, 1995; Lekube 1997). Oro har, ingurumen-baldintzen arabera suertatutako aldaketa morfologikoek, epitelioaren masa, hots zelulen masa edo kopurua, oso aldakorra dela agerian utzi dute. Gainera, aldaketak, itzulgarriak izanik, ordu gutxitan suertatzen dira gehienetan. Horri esker, epitelio-zelulen berriztapenaren garrantziaz jabetu gara, nahiz eta, gerora azalduko denez, epitelio honen berriztapenari buruz ezer gutxi dakigun. 1.4.2.- Zelula-moten ordezkapena Morfologian ez ezik, liseri-guruineko epitelioa osatzen duten zelula-moten presentzia erlatiboan ere aldakortasun esanguratsua aurkitu da. Oro har, egoera fisiologiko eta patologiko jakin desberdinetan zelula basofilikoen presentzia erlatiboa areagotu daitekeela deskribatu da. Erantzun hori orokorra da molusku espezien artean, xenobiotiko organiko eta metal pean egondako magurio zein bibalbioetan (Rasmussen et al., 1983; Lowe, 1988; Cajaraville et al., 1990; 1991; Marigómez et al., 1990; Soto et al., 1997, 2002), eta metal pean egondako bareetan (Marigómez et al., 1986, 1996, 1998b) deskribatu den bezala. Gainera, bestelako estres-egoeretan (adb., baraualdia eta bizkarroein presentzia) 22

magnesio eta fosforoz (CaMgP2O7 moduan) osatuta dagoena (Howard et al., 1981; Mason

& Simkiss, 1982; Janssen, 1985). Horregatik, pikor horiei kaltzio-esferula izena eman zaie,

eta zelulei kaltzio-zelularena. Hala ere, beste zenbait elementu ere badaudela egiaztatu

da, manganesoa, burdina, kobaltoa eta zinka, besteak beste (Simkiss, 1981; Mason &

Simkiss, 1982, Recio et al., 1988). Kaltzio-zelularen funtzioari dagokionez, proposamen

ezberdinak plazaratu dira. Ikertzaile batzuen arabera, barne-medioaren pH-a orekatzeko

indargetzaile gisa funtzionatuko luke kaltzioak (Krigjsman, 1928). Beste autore batzuen

aburuz, kaltzio-zelulek metabolismo orokorrean eta muki-ekoizpenean ezinbestekoa den

kaltzio kantitate handien biltegi gisa funtzionatuko lukete (Walker, 1971).

Iraizte-zelulek erpinaldean mikrobiloxka ugari dituzte, eta hauen azpian hainbat

pikor eta mitokondrio, erretikulu endoplasmatikoa eta diktiosomak. Hala ere, zelula hauen

ezaugarririk deigarriena zelularen bolumen gehiena betetzera irits daitekeen bakuolo

handia da (Sumner, 1969; Walker 1969; Moya, 1973). Bakuoloaren edukina heterogeneoa

da, eta batez ere lipofuszinez osatuta dago. Lehen aipatu den bezala, autore batzuen

arabera, iraizte-zelulak liseri-zeluletatik eratorriak izan litezke (Walker, 1971), afera hori

oraindik ere eztabaidan dagoen arren (Dimitriadis & Konstantinidou, 2002).

1.4.- Liseri-guruinaren plastikotasuna

1.4.1.- Epitelioaren aldaketa morfologikoak

Moluskuen liseri-guruina

Liseri-guruinaren egitura ez da egonkor mantentzen; aitzitik, egoera desberdinen

aurrean plastikotasun handia erakusten du. Hainbat ikerlanek deskribatutakoaren arabera,

ingurugiroaren estres-iturrien pean, estrusio apokrino/holokrino eta aufogafia prozesuen

emendioa behatu da liseri-epitelioan (Soto et al., 1996). Izan ere, kutsatzaile organiko zein

ez-organikoen pean egondako moluskuetan eta baita bestelako estres orokorreko

egoeratan (adb., baraualdiaren ondorioz), liseri-epitelioan aldaketa morfologiko

esanguratsuak behatu dira, epitelioaren altueraren murrizpena eta zelula-moten

proportzioaren aldaketak, bestek beste (Lowe et al., 1981; Couch, 1984; Marigómez et al.,

1986; 1993; 1996; 1998b; 2005; Recio et al., 1988; Vega et al., 1989; Cajaraville et al.,

1991).

Liseri-epitelioaren batez besteko lodiera adierazteko MET (ingelesezko Mean

Epithelial Thickness) parametroa erabili da. Dena den, MET parametroak ezin du bere

osotasunean liseri-guruineko epitelioak pairatutako aldaketa estruktural guztiak azaldu.

Liseri-dibertikuluaren tamaina adierazten duen MDR (ingelesezko Mean Diverticular

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!