16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

aipatutako pikor ilunagoak zelula osoan zehar barreiaturik agertzen dira. Liseriketa-fase

berantiarrean, pikor ilunetaz gain lipofuszinen antzeko pikor horiak oinaldean

nabarmentzen hasten dira (Sáez et al., 1990). Azkenik, iraizte-fasean pikor gutxiago

agertzen dira, eta bakuolo txikien zein lipofuszina-pikorren presentzia nabaria da. Prozesu

hori, itsasaldien erregimenarekin estuki erlazionatuta dago. Izan ere, liseriketa batez ere

itsasbeherako egoeretan gauzatzen da (Sáez et al., 1990).

1.3.- Lehorreko gastropodoak (Arion eredua)

Moluskuen liseri-guruina

Arion ater barearen liseri-guruina gorputzaren atal handia betetzen du, eta

anatomikoki bereizgarriak diren bi guruin-zatitan bananduta dago: aurreko guruin-zatia,

normalean txikiena, eta atzeko guruin-zatia. Bi guruin-zati horiek, papoarekin (aurreko

guruin-zatia) eta urdailarekin (atzeko guruin-zatia) bi konduktu bereizien bitartez

komunikatuta daude (Roach, 1968). Guruin-zati horiek, aurrekoa zein atzekoa, hainbat

lobulutan daude bananduta (12. Ird., Runham & Hunter, 1970). Lobulu bakoitza,

adarkatuak zein multzoka agertzen diren hainbat dibertikuluz osatuta dago. Liseridibertikuluak

unitate adenomerikoz daude osaturik. Unitate adenomerikoan (13. Ird.), liserikonduktu

izeneko gune zentral zabala dago, eta bertatik azino-itxurako zabalguneak

adarkatzen dira (liseri-azinoak).

12. Irudia: Arion ater barearen liseri-sistemaren irudi eskematikoa. Bertan elikagaien liseriketan parte hartzen

duten organo desberdinak ageri dira eta liseri-guruinaren izaera lobularra bereiz daiteke. (Argaud & Bounoure-tik

(1910) birmoldatua).

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!