16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zati Teorikoa

Zelula basofilikoa, (syn., zelula jariatzailea, kripta-zelula, iraizte-zelula, hartzitzezelula)

liseri-zelula baino urriagoa da (Lufty & Demian, 1967; Mason 1983; Voltzow, 1994).

Hematoxilina-eosinaz tindatzerakoan, zitoplasma liseri-zelularena baino askoz

basofilikoagoa suertatzen da, izena hortik datorkiolarik. Itxura piramidala edo konokara

izanik, banaka zein 3-4 zeluletako multzoetan ager daiteke, askotan liseri-tubuluen ertz

periferikoei asoziatuta. Nukleolo oso nabarmena daukan nukleo handia ageri da oinaldean.

Erretikulu endoplasmatiko pikortsua oso garatua dago, eta nukleoaren inguruan kokatzen

da. Bestalde, mintz-pikor zitoplasmatikoen presentzia nabarmena da. Batez ere

erpinaldean dauden pikor batzuk oso elektrodentsoak dira, eta seguruenik jariapenproteinez

osatuta daude. Oinalderagontz sakabanaturik dauden beste pikorretan, ordea,

fosfato kaltzikoa dugu osagai nagusi (Mason, 1983; Marigómez et al., 1990). Zelula

basofilikoek, kaltzioaren garraioan eta metaketan parte hartzen dute, eta liseriketa

estrazelularrerako entzimak jariatzen dituzte (Owen, 1956; Fretter & Graham, 1962;

Merdsoy & Farley, 1973; Mason, 1983).

Magurioen liseri-guruinean, nahiz eta muskuiluetan deskribatzen diren "tubulumota"

desberdinak ez agertu, liseri-zelulen pikorren kopuru eta morfologiaren arabera

liseriketa-prozesuarekin erlazionatutako 3 edo 4 fase bereiztu dira (11. Ird., Sáez et al.,

1990). Xurgapen-fasean pikor eosinofilikoak agertzen dira erpinaldeko ertzean, eta apur

bat beherago purpura kolorea hartzen duten pikor ilunak. Liseriketa-fase goiztiarrean

11. Irudia: Liseri-zelulek liserike-fase desberdinetan erakusten dituzten morfologia desberdinen irudi eskematikoa.

(A) Xurgatze-fasea. Bertan zelularen erpinaldean pikor eosinofilikoak agertzen dira, eta euren azpian pikor ilun eta

txikiagoak agertzen dira. (B) Liseriketa-fase goiztiarra. Pikor eosinofilikoak erpinaldean ageri dira eta pikor ilunak

oinalderantz zabaltzen dira. (C) Liseriketa-fase berantiarra. Erpinaldean pikor eosinofilikoek darraite eta oinaldean

pikor ilunekin batera lipofuszinen antzeko pikor horiak ageri dira. Pikor horiok fase honen karakteristikoak dira. (D)

Iraizte-fasea. Erpinaldean urriak diren pikor eosinofilikoak zenbait kasutan bakuoloen barruan ageri dira. Lipofuszinen

antzeko pikorrak oso nabarmenak dira (Sáez et al.-etik (1990) hartuta).

16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!