MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
16.05.2013 Views

Moluskuen liseri-guruina betetzen du; ugalketa garaian izan ezik, noiz gonadaren tamaina asko emendatzen baita. Hala ere, liseri-guruinean tamaina desberdineko 2 lobulu bereiz daitezke, orokorrean ezkerreko lobulua handiagoa delarik. Urdaileko aurrealdera 3 konduktu labur eta adarkatugabez lotuta dago liseri-guruina. Liseri-guruina hainbat azino adarkatuez osatuta dago (Fretter & Graham, 1962), eta bertan elikagaien xurgapena eta liseriketa zein hondakinen andeatzea eta iraiztea burutzen dira (Merdsoy & Farley, 1973). Prosobrankio itsastarren liseri-guruinean oinarrizko bi zelula-mota daude, liseri-zelula eta zelula basofilikoa, alegia (10. Ird.). Liseri-zelula, (syn., guruin-zelula, xurgapen-zelula, zelula hepatiko, gibel-zelula, bakuolo-zelula, zelula jariatzaile) kolumnarra da, eta erpinaldean mikrobiloxka ugari eta proteinetan joriak diren pikor zitoplasmatikoak dauzka (Lufty & Demian, 1967; Mason 1983; Voltzow, 1994). Oinaldean, zenbaitetan errefringentea izan daitekeen eduki heterogeneoa duten besikulak agertzen dira. Tamaina txikiko nukleoa, orokorrean erdialdean edo oinaldean kokatzen da. Zelula-mota honen zeregin nagusia liseriketa intrazelularra burutzea da (Voltzow, 1994). 10. Irudia: Liseri-zelula eta zelula basofilikoaren irudi eskematikoak. (A) Zelula basofikoaren soslai piramidala eta erretiku endoplasmatiko garatua ikus daitezke, beste organuluekin batera. (B) Liseri-zelula egitura kolumnarra dauka eta morfologia desberdinak har ditzake liseriketa fasearen arabera. (cl), zilioa; (cr), zilioaren gorputz basala; (mv), mikrobiloxkak; (ps), proteinazko jariapen-pikorrak; (cy), zitosola; (gr), pikor mineralizatuak; (rer), erretikulu endoplasmatiko pikortsua; (mi), mitokondrioa; (sv), iraizte-pikorra (gb), diktiosoma; (lin), tolesdura laterala; (nu), nukleoa; (nue), nukleoloa; (bin), tolesdura basala; (bl), xafla-basala; (m), muskulua; (hae), hemozianina; (lu), lumena; (dv), liseri-bakuoloa; (li), lipidoa, (pv), pinozitosi pikorra; (rb), hondakin-gorputza. (Mason-etik (1983) hartua). 15

Zati Teorikoa Zelula basofilikoa, (syn., zelula jariatzailea, kripta-zelula, iraizte-zelula, hartzitzezelula) liseri-zelula baino urriagoa da (Lufty & Demian, 1967; Mason 1983; Voltzow, 1994). Hematoxilina-eosinaz tindatzerakoan, zitoplasma liseri-zelularena baino askoz basofilikoagoa suertatzen da, izena hortik datorkiolarik. Itxura piramidala edo konokara izanik, banaka zein 3-4 zeluletako multzoetan ager daiteke, askotan liseri-tubuluen ertz periferikoei asoziatuta. Nukleolo oso nabarmena daukan nukleo handia ageri da oinaldean. Erretikulu endoplasmatiko pikortsua oso garatua dago, eta nukleoaren inguruan kokatzen da. Bestalde, mintz-pikor zitoplasmatikoen presentzia nabarmena da. Batez ere erpinaldean dauden pikor batzuk oso elektrodentsoak dira, eta seguruenik jariapenproteinez osatuta daude. Oinalderagontz sakabanaturik dauden beste pikorretan, ordea, fosfato kaltzikoa dugu osagai nagusi (Mason, 1983; Marigómez et al., 1990). Zelula basofilikoek, kaltzioaren garraioan eta metaketan parte hartzen dute, eta liseriketa estrazelularrerako entzimak jariatzen dituzte (Owen, 1956; Fretter & Graham, 1962; Merdsoy & Farley, 1973; Mason, 1983). Magurioen liseri-guruinean, nahiz eta muskuiluetan deskribatzen diren "tubulumota" desberdinak ez agertu, liseri-zelulen pikorren kopuru eta morfologiaren arabera liseriketa-prozesuarekin erlazionatutako 3 edo 4 fase bereiztu dira (11. Ird., Sáez et al., 1990). Xurgapen-fasean pikor eosinofilikoak agertzen dira erpinaldeko ertzean, eta apur bat beherago purpura kolorea hartzen duten pikor ilunak. Liseriketa-fase goiztiarrean 11. Irudia: Liseri-zelulek liserike-fase desberdinetan erakusten dituzten morfologia desberdinen irudi eskematikoa. (A) Xurgatze-fasea. Bertan zelularen erpinaldean pikor eosinofilikoak agertzen dira, eta euren azpian pikor ilun eta txikiagoak agertzen dira. (B) Liseriketa-fase goiztiarra. Pikor eosinofilikoak erpinaldean ageri dira eta pikor ilunak oinalderantz zabaltzen dira. (C) Liseriketa-fase berantiarra. Erpinaldean pikor eosinofilikoek darraite eta oinaldean pikor ilunekin batera lipofuszinen antzeko pikor horiak ageri dira. Pikor horiok fase honen karakteristikoak dira. (D) Iraizte-fasea. Erpinaldean urriak diren pikor eosinofilikoak zenbait kasutan bakuoloen barruan ageri dira. Lipofuszinen antzeko pikorrak oso nabarmenak dira (Sáez et al.-etik (1990) hartuta). 16

Moluskuen liseri-guruina

betetzen du; ugalketa garaian izan ezik, noiz gonadaren tamaina asko emendatzen baita.

Hala ere, liseri-guruinean tamaina desberdineko 2 lobulu bereiz daitezke, orokorrean

ezkerreko lobulua handiagoa delarik. Urdaileko aurrealdera 3 konduktu labur eta

adarkatugabez lotuta dago liseri-guruina. Liseri-guruina hainbat azino adarkatuez osatuta

dago (Fretter & Graham, 1962), eta bertan elikagaien xurgapena eta liseriketa zein

hondakinen andeatzea eta iraiztea burutzen dira (Merdsoy & Farley, 1973). Prosobrankio

itsastarren liseri-guruinean oinarrizko bi zelula-mota daude, liseri-zelula eta zelula

basofilikoa, alegia (10. Ird.).

Liseri-zelula, (syn., guruin-zelula, xurgapen-zelula, zelula hepatiko, gibel-zelula,

bakuolo-zelula, zelula jariatzaile) kolumnarra da, eta erpinaldean mikrobiloxka ugari eta

proteinetan joriak diren pikor zitoplasmatikoak dauzka (Lufty & Demian, 1967; Mason

1983; Voltzow, 1994). Oinaldean, zenbaitetan errefringentea izan daitekeen eduki

heterogeneoa duten besikulak agertzen dira. Tamaina txikiko nukleoa, orokorrean

erdialdean edo oinaldean kokatzen da. Zelula-mota honen zeregin nagusia liseriketa

intrazelularra burutzea da (Voltzow, 1994).

10. Irudia: Liseri-zelula eta zelula basofilikoaren irudi eskematikoak. (A) Zelula basofikoaren soslai piramidala eta

erretiku endoplasmatiko garatua ikus daitezke, beste organuluekin batera. (B) Liseri-zelula egitura kolumnarra dauka

eta morfologia desberdinak har ditzake liseriketa fasearen arabera. (cl), zilioa; (cr), zilioaren gorputz basala; (mv),

mikrobiloxkak; (ps), proteinazko jariapen-pikorrak; (cy), zitosola; (gr), pikor mineralizatuak; (rer), erretikulu

endoplasmatiko pikortsua; (mi), mitokondrioa; (sv), iraizte-pikorra (gb), diktiosoma; (lin), tolesdura laterala; (nu),

nukleoa; (nue), nukleoloa; (bin), tolesdura basala; (bl), xafla-basala; (m), muskulua; (hae), hemozianina; (lu), lumena;

(dv), liseri-bakuoloa; (li), lipidoa, (pv), pinozitosi pikorra; (rb), hondakin-gorputza. (Mason-etik (1983) hartua).

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!