16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

osteko denbora esperimental luzeagoak

ezinbestekoak dira.

Azkenik, toki kutsatutik kutsatu gabeko tokira 28

egunez lekuzaldatutako bareen liseri-zelulen

lisosomek ez zuten inolako erantzunik eman.

Haatik, Cd pean jarritako eta ondoren 14 egunez ur

garbitan arazten utzitako magurioen lisosomak

kontrol taldearen berdintsuak bilakatu ziren (4.

Kapitulua). Metal-kutsadura kroniko pean egondako

bareak, berriz, ez dirudi berreskuratzeko gai direnik,

edo behintzat 28 egun ez dirudi nahiko direnik, eta

lisosomek handiak izaten eta metal-iraizteak

areagoturik egoten darraite.

Ingurumen-biojarraipenerako garrantzizko

gogoetak

Aldez aurretik egindako ikerlanetan, animaliak

metal kontzentrazio desberdinen pean asteetan

zehar mantendu dira, baina ingurumen naturaletan

animaliak bizialdi osoan zehar metalen eragin

kroniko pean egon daitezke, euren erantzunak

nolakoak diren aztertzea jite oso interesgarria izanik

(Wang & Rainbow, 2005). Ikerlan honetan lortutako

emaitzen arabera, bareen liseri-guruinean behatu

diren ezaugarriak, metalen eragin pean aste

batzuetan zehar behatutako erantzunetatik oso

desberdinak ez dira izan. (Marigómez et al., 1986a;

1986b; 1996). Aitzitik, kronikoki kutsatutako bareen

liseri-guruinak ez du erantzun kutsadura eten

denean, edo behintzat erantzuteko gaitasun

murritzagoa adierazi du (5. Kapitulua). Hortaz,

antzekotasunak soilik azaleko ezaugarriei

legokieke, izan ere, erantzuteko gaitasuna eta

plastizitatea nabarmenki afektaturik geratu dira, eta

210

horrek organismoaren fisiologian eta baita

biomarkatzaileen eta bestelako kutsaduraren

esposizioaren eta efektuen neurketetan ere eragina

izan lezake. Aspaldidanik dakigunez, aldez

aurretiko metal-esposizioek hurrengo esposizioen

aurrean babes-mekanismoen areagotzea eragin

dezakete (Wang & Rainbow, 2005); baina,

berreskuratzeko gaitasun hori laborategiko

esposizio-esperimentuetan erregistratutakoa baino

mugatuagoa izatearen berri ez da oraingo lan

honetararte azaldu. Hortaz, kronikoki kutsatutako

populazioetan espero daitekeen suspertzea

laborategiko esperimentuetan oinarrituz

aurresateko, kontu handiz ibili beharra dago .

Bigarren ondorio deigarria kutsadura

kronikoaren inguruan biomarkatzaileen erabilerak

sor ditzaketen ondorioen oker eta mugen ingurukoa

da. Laborategiko esperimentuetan oinarrituz, Wu et

al.-ek (2005) kutsadura eteten denean

biomarkatzaile batzuk (entzimen indukzioa,

lisosomen integritatea) zeharo itzulgarriak direla eta

beste batzuk (kalte zelularra, patologiak), ordea,

itzulezinak edo iraunkorrak direla ondorioztatu

zuten. Autore horiek azpimarratu zutenez, nahiz eta

biomarkatzaile gehienak itzulgarriak izan,

itzulezinak direnak emaitza sasipositiboak eman

ditzakete, baldin eta ingurumen-baldintzak

nabarmenki ez hobetzekotan behintzat. Ikerlan

honetan, laborategian zenbait astetako

esposizioaren ondorioz itzulgarriak diren hainbat

erantzun biologiko (erantzun lisosomikoak,

adibidez), kutsadura kronikoaren ostean itzulgarriak

ez direla, edo behintzat modu azkarrean itzulgarriak

ez direla egiaztatu da. Kutsatzaileen aurreko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!