MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
16.05.2013 Views

zuten. Gastropodoetan, nefrozitoek, errogozitoek eta hemozitoek Zn eta Pb metatzen dutena jakina da (Soto et al., 1996). Hemozito eta errogozito bidezko metalen mobilizazioa liseri-guruinerantz, metal toxikoen kanporatze masiborako mekanismo gisa proposatu da (Marigómez et al., 2002). Izatez, liseri-guruinaren funtzio nagusia metalen metaketa izan ezik metalen iraizpena dela iradoki da (Marigómez et al., 2002). Hori dela eta, liseri- guruineko Zn- eta Pb-zama altuek, metalen mobilizazio areagotu izana islatuko lukete, gorotzekin batera kanporatuak izateko organo honetaranzko metalen mobilizazio intentsifikatua adieraziko luketena. Horrekin bat, Karrantzara lekuzaldatutako bareen liseri-dibertikuluetako lumenera askatutako hondakin zelularretan metalen presentzia nabarmena adierazi du AMGk. Metalen mobilizazio areagotuak ere, kutsadura eten osteko liseri-guruineko Cu kontzentrazioaren emendioa azal lezake. Emaitza interesgarria, liseri- guruineko Pb kontzentrazioaren piko maximoa (3. eguna) Zn-arenaren (28. eguna) aurretik joan izana dugu, Pb errezago detoxifikatuko balitz azaldu litekeena, hain zuzen. Izatez, Pb kontzentrazioa ehunetan Zn-arena baino askoz baxuagoa da, eta gainera, bion konpartimentu zelularrak eta lotugaiak desberdinak izan daitezke (Marigómez et al., 2002). Metal-kontzentrazioen igoera horiek behin- behinekoak diren ala kronikoki kutsatutako bareek, metal-kutsatzailerik gabe mantenduta ere, metalak liseri-guruinetik kanporatu ezin dituztenez behin betikoak diren finkatzeko, kutsadura eten ondoko epe esperimental luzeagoak ezinbestekoak dira. Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: lekuzaldatze-ikerketa Bigarrenez, CTR, aldez aurretik eztabaidatu bezala, kronikoki kutsatutako bareetan mantentzen den erantzun azkarra izan arren, Vv DIG -ren igoera gradualak patroi korapilotsuagoa jarrai dezakeela dirudi. 10 egunez kutsatu gabeko tokira transplantatutako bareetan Vv DIG baxuagoa da 3 eta 28 egunez transplantatutakoetan baino eta, are gehiago, ez da Zn-meatzeko bareen Vv DIG -ren esangarriki desberdina. Liseri-guruinaren zelula- moten osaketa normala berreskuratzea liseri- zelulen proliferazio gaitasunean oinarritzen bada, prozesu hau erritmikoa izango litzateke, eta ingurugiro aldagaien eta aldagai indibidualen menpean egongo litzateke, muskuiluen liseri- guruinean deskribatu den bezala (Zaldibar et al., 2004; 3. Kapitulua). Lehorreko gastropodoetan, giltzurruneko histofisiologian ziklo semilunarrak deskribatu dira (Capellán et al., 1990), eta beraz liseri-guruinean antzeko aldamoldeen presentzia ezin da baztertu. Horrek, Zn-meatzetik kutsatu gabeko tokira lekuzaldatutako bareen liseri- guruinean behatutako Vv DIG -ren patroi korapilotsua azal lezake. Are gehiago, Karrantzatik Bakiora 28 egunez lekuzaldatutako bareetan ere, Vv DIG balioek Bakion neurtutakoen desberdinak izaten zerraiten. Laborategian metal pean 3-4 astez mantendutako eta, detoxifikatzeko asmoz, 1-2 astez kutsatzailerik gabe mantendutako bare eta magurioetan, detoxifikazio-denbora hori nahikoa izan zen liseri-guruinak kontrolen antzeko zelula- moten osaketa berreskuratzeko (4. eta 5. Kapituluak). Kutsadura kronikoaren ostean, CTR guztiz itzulgarria denentz ikusteko, kutsadura eten 209

Emaitzak eta eztabaida osteko denbora esperimental luzeagoak ezinbestekoak dira. Azkenik, toki kutsatutik kutsatu gabeko tokira 28 egunez lekuzaldatutako bareen liseri-zelulen lisosomek ez zuten inolako erantzunik eman. Haatik, Cd pean jarritako eta ondoren 14 egunez ur garbitan arazten utzitako magurioen lisosomak kontrol taldearen berdintsuak bilakatu ziren (4. Kapitulua). Metal-kutsadura kroniko pean egondako bareak, berriz, ez dirudi berreskuratzeko gai direnik, edo behintzat 28 egun ez dirudi nahiko direnik, eta lisosomek handiak izaten eta metal-iraizteak areagoturik egoten darraite. Ingurumen-biojarraipenerako garrantzizko gogoetak Aldez aurretik egindako ikerlanetan, animaliak metal kontzentrazio desberdinen pean asteetan zehar mantendu dira, baina ingurumen naturaletan animaliak bizialdi osoan zehar metalen eragin kroniko pean egon daitezke, euren erantzunak nolakoak diren aztertzea jite oso interesgarria izanik (Wang & Rainbow, 2005). Ikerlan honetan lortutako emaitzen arabera, bareen liseri-guruinean behatu diren ezaugarriak, metalen eragin pean aste batzuetan zehar behatutako erantzunetatik oso desberdinak ez dira izan. (Marigómez et al., 1986a; 1986b; 1996). Aitzitik, kronikoki kutsatutako bareen liseri-guruinak ez du erantzun kutsadura eten denean, edo behintzat erantzuteko gaitasun murritzagoa adierazi du (5. Kapitulua). Hortaz, antzekotasunak soilik azaleko ezaugarriei legokieke, izan ere, erantzuteko gaitasuna eta plastizitatea nabarmenki afektaturik geratu dira, eta 210 horrek organismoaren fisiologian eta baita biomarkatzaileen eta bestelako kutsaduraren esposizioaren eta efektuen neurketetan ere eragina izan lezake. Aspaldidanik dakigunez, aldez aurretiko metal-esposizioek hurrengo esposizioen aurrean babes-mekanismoen areagotzea eragin dezakete (Wang & Rainbow, 2005); baina, berreskuratzeko gaitasun hori laborategiko esposizio-esperimentuetan erregistratutakoa baino mugatuagoa izatearen berri ez da oraingo lan honetararte azaldu. Hortaz, kronikoki kutsatutako populazioetan espero daitekeen suspertzea laborategiko esperimentuetan oinarrituz aurresateko, kontu handiz ibili beharra dago . Bigarren ondorio deigarria kutsadura kronikoaren inguruan biomarkatzaileen erabilerak sor ditzaketen ondorioen oker eta mugen ingurukoa da. Laborategiko esperimentuetan oinarrituz, Wu et al.-ek (2005) kutsadura eteten denean biomarkatzaile batzuk (entzimen indukzioa, lisosomen integritatea) zeharo itzulgarriak direla eta beste batzuk (kalte zelularra, patologiak), ordea, itzulezinak edo iraunkorrak direla ondorioztatu zuten. Autore horiek azpimarratu zutenez, nahiz eta biomarkatzaile gehienak itzulgarriak izan, itzulezinak direnak emaitza sasipositiboak eman ditzakete, baldin eta ingurumen-baldintzak nabarmenki ez hobetzekotan behintzat. Ikerlan honetan, laborategian zenbait astetako esposizioaren ondorioz itzulgarriak diren hainbat erantzun biologiko (erantzun lisosomikoak, adibidez), kutsadura kronikoaren ostean itzulgarriak ez direla, edo behintzat modu azkarrean itzulgarriak ez direla egiaztatu da. Kutsatzaileen aurreko

zuten. Gastropodoetan, nefrozitoek, errogozitoek

eta hemozitoek Zn eta Pb metatzen dutena jakina

da (Soto et al., 1996). Hemozito eta errogozito

bidezko metalen mobilizazioa liseri-guruinerantz,

metal toxikoen kanporatze masiborako mekanismo

gisa proposatu da (Marigómez et al., 2002). Izatez,

liseri-guruinaren funtzio nagusia metalen metaketa

izan ezik metalen iraizpena dela iradoki da

(Marigómez et al., 2002). Hori dela eta, liseri-

guruineko Zn- eta Pb-zama altuek, metalen

mobilizazio areagotu izana islatuko lukete,

gorotzekin batera kanporatuak izateko organo

honetaranzko metalen mobilizazio intentsifikatua

adieraziko luketena. Horrekin bat, Karrantzara

lekuzaldatutako bareen liseri-dibertikuluetako

lumenera askatutako hondakin zelularretan

metalen presentzia nabarmena adierazi du AMGk.

Metalen mobilizazio areagotuak ere, kutsadura eten

osteko liseri-guruineko Cu kontzentrazioaren

emendioa azal lezake. Emaitza interesgarria, liseri-

guruineko Pb kontzentrazioaren piko maximoa (3.

eguna) Zn-arenaren (28. eguna) aurretik joan izana

dugu, Pb errezago detoxifikatuko balitz azaldu

litekeena, hain zuzen. Izatez, Pb kontzentrazioa

ehunetan Zn-arena baino askoz baxuagoa da, eta

gainera, bion konpartimentu zelularrak eta lotugaiak

desberdinak izan daitezke (Marigómez et al., 2002).

Metal-kontzentrazioen igoera horiek behin-

behinekoak diren ala kronikoki kutsatutako bareek,

metal-kutsatzailerik gabe mantenduta ere, metalak

liseri-guruinetik kanporatu ezin dituztenez behin

betikoak diren finkatzeko, kutsadura eten ondoko

epe esperimental luzeagoak ezinbestekoak dira.

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: lekuzaldatze-ikerketa

Bigarrenez, CTR, aldez aurretik eztabaidatu

bezala, kronikoki kutsatutako bareetan mantentzen

den erantzun azkarra izan arren, Vv DIG -ren igoera

gradualak patroi korapilotsuagoa jarrai dezakeela

dirudi. 10 egunez kutsatu gabeko tokira

transplantatutako bareetan Vv DIG baxuagoa da 3

eta 28 egunez transplantatutakoetan baino eta, are

gehiago, ez da Zn-meatzeko bareen Vv DIG -ren

esangarriki desberdina. Liseri-guruinaren zelula-

moten osaketa normala berreskuratzea liseri-

zelulen proliferazio gaitasunean oinarritzen bada,

prozesu hau erritmikoa izango litzateke, eta

ingurugiro aldagaien eta aldagai indibidualen

menpean egongo litzateke, muskuiluen liseri-

guruinean deskribatu den bezala (Zaldibar et al.,

2004; 3. Kapitulua). Lehorreko gastropodoetan,

giltzurruneko histofisiologian ziklo semilunarrak

deskribatu dira (Capellán et al., 1990), eta beraz

liseri-guruinean antzeko aldamoldeen presentzia

ezin da baztertu. Horrek, Zn-meatzetik kutsatu

gabeko tokira lekuzaldatutako bareen liseri-

guruinean behatutako Vv DIG -ren patroi

korapilotsua azal lezake. Are gehiago, Karrantzatik

Bakiora 28 egunez lekuzaldatutako bareetan ere,

Vv DIG balioek Bakion neurtutakoen desberdinak

izaten zerraiten. Laborategian metal pean 3-4 astez

mantendutako eta, detoxifikatzeko asmoz, 1-2

astez kutsatzailerik gabe mantendutako bare eta

magurioetan, detoxifikazio-denbora hori nahikoa

izan zen liseri-guruinak kontrolen antzeko zelula-

moten osaketa berreskuratzeko (4. eta 5.

Kapituluak). Kutsadura kronikoaren ostean, CTR

guztiz itzulgarria denentz ikusteko, kutsadura eten

209

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!