16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

zen, Karrantzako Vv DC balioetara hurbilduz.

Emaitza horiek, aldez aurretiko laborategiko

datuekin bat datoz, non 3 eta 21 egun bitartean

CTR eragiten baita, espezie, kutsatzaile, dosi eta

esposizio-modu eta ingurumen-baldintzen arabera

(1., 4. eta 5. Kapituluak). Liseri-zelulen

proportzioaren beherapena, epe labur eta ertainez

Hg zein Cd + keroseno nahasketaren pean

mantentzean ere behatu da bareen liseri-guruinean

(Marigómez et al., 1996; 5. Kapitulua).

Epe laburreko forma eta tamainaren aldaketa

lisosomikoak, ustekabekoak izan litezke nolabait;

zenbait egun eta zenbait astetako tartean

kutsatzaile pean egonez gero, behin-behineko

aldaketak gerta baitaitezke (Marigómez & Baybay-

Villacorta, 2003). Oro har, kutsatzaile-esposizioak

lisosomen handiagotzea eragiten du (Viarengo et

al., 1984; Marigómez et al., 2005), baina esposizio-

denbora jakinetan lisosomen txikiagotzea

handiagotzearen aurretik joan daiteke (Marigómez

& Baybay-Villacorta, 2003). Ikerlan honetan,

Bakiotik Karrantzara 3 egunez lekuzaldatutako

bareetan, Vv LYS eta Sv LYS ez ziren aldatu,

handiagotzea (S/V LYS baxua) lisosomen

kopuruaren jaitsiera esangarriarekin batera gertatu

baitzen (Nv LYS baxua). Ondorioz, lisosomen

handiagotzea suertatu zen, baina seguruenik

detoxifikatzeko iraizte-jarduera areagotu

izanagaitik, lisosomak gutxiagotu ere egin ziren.

Zoritxarrez, hurrengo egunetako laginak istripuz

galdu ziren, eta beraz lisosomen kopurua

Karrantzako bareetan erregistratu ziren balioetara

beranduago helduko ote zitekeen ezin izan dugu

ikusi.

208

Kutsadura etetearen aurreko erantzuna

kronikoki kutsatutako bareetan

Toki kutsatutik kutsatu gabeko tokira

lekuzaldatutako bareetan ustekabeko emaitzak

eskuratu ziren.

Hasteko, kutsatu gabeko tokira lekuzaldatu

ondoren, liseri-guruineko metalen orotariko

kontzentrazioa aldaketarik gabe mantendu zen edo

are altuagoa bilakatu zen, meatzeko bareetan

erregistratukoekin alderatuz. Adibidez, Bakion 3

egunez egon eta gero, Pb kontzentrazioa

Karrantzan baino 3 aldiz altuagoa izan zen, eta

Bakion 28 egunez egon ostean Zn kontzentrazioa

jatorrizko lurzoru kutsatuan baino altuagoa ere

suertatu zen. Halaber, Vv BSD ez zen txikiagotu.

Aitzitik, kutsatu gabeko tokira 3-10 egunez

transplantatu ondoren, Vv BSD jatorrizko leku

kutsatuan baino are altuagoa bilakatu zen.

Bederen, MT kontzentrazioak esangarriki altuagoak

agertu ziren leku kutsatutik kutsatu gabeko tokira 10

egunez lekuzaldatu ondoren. Bitartean,

Karrantzatik Bakiora transplantatutako bareen

liseri-guruineko Cu kontzentrazioak gradualki gora

egin zuen 28 egunetan zehar, erreferentziazko

mailetara heldu arte. Demagun metal kutsatzaileek

lotugai zelularrei lotzeko Cu-arekin lehiatzen baitute

bare kutsatuetan baxua den liseri-guruineko Cu-

zama, kutsadura eten eta 10 egunetara maila

normaletara itzuli zela; nola ahal izan ziren

mantendu Zn eta Pb mailak jatorrizko bare

kutsatuetan bezain altu edo are altuagoak? Zn eta

Pb-aren kanpo-iturri bat ez bazegoen, metal horiek

liseri-guruinera beste ehunetatik heldu behar izan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!