16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

(Müller, 1994). Nv LYS parametroan desberdintasun

esangarriak egon barik, tamaina handiagoko

lisosomek (S/V balio baxuak adierazi duenez),

Karrantzako Vv LYS balioak Bakiokoak baino 5 aldiz

handiagoak izatea eragin dute. Efektu hori, BSD

balio altuekin estuki lotuta egon daiteke, eta

kronikoki mantendutako detoxifikazio-jarduera

areagotuaren isla izan daiteke. Kutsatzaileen peko

egoerak jarduera katalitikoen areagotzea eragiten

du moluskuen liseri-zeluletan, zeinek lisosomen

forma eta funtzioen aldaketak azalduko bailituzke

(Marigómez et al., 1986a; Moore & Viarengo, 1990).

Lisosomen handiagotzea, induzitutako autofagia

prozesuen nabaritasuna izan daitekeela iradoki da;

azkenean, induzitutako autofagia horrek, kinadak

behar adina irautekotan, zelulei kaltea eta heriotza

sortarazi diezaiekeelarik (Allen & Moore, 2005).

Testuinguru honetan, afera interesgarri bat

plazaratu da. Halako lisosomen handiagotzeari,

bizialdi osoan zehar eta baita, kronikoki kutsatutako

lekuetako bareetan, belaunaldiz-belaunaldi ere

eutsi dakioke. Beraz, kalte eta heriotza zelularraren

azalpena tentuz aztertu beharko genuke.

Azkenik, muskuiluetan gertatu ez bezala (1.

Kapitulua), ez dirudi CTRk lisosomen gainean

eragina duenik. Arrazoia nagusiki metodologikoa

dela dirudi. Bibalbioetan liseri-zelulak eta zelula

basofilikoak tartekatuta agertzen dira, eta irudi-

analisian neurketak egiten direnean neurtutako

eremuan zelula basofilikoen zatiak erortzea ez da

batere arraroa. Horrela, zelula basofilikoen kopurua

altuagoa den heinean, parametro lisosomikoak

azpiestimatuak izan daitezke sistematikoki.

Gastropodoetan, bestalde, kaltzio-zelulak urriagoak

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: lekuzaldatze-ikerketa

dira eta taldekaturik agertzen dira; beraz, neurketa-

eremua soilik liseri-zeluletara mugatzea errazagoa

da, baita Vv DIG balioa %50 baino baxuago denean

ere.

Metal-kutsadura berriaren aurreko erantzuna

Laborategiko ikerlanetan metalen pean egon

izanak eragindako aldaketa gehienak

probokatzeko, 3 eguneko esposizio-denbora

nahikoa izan zen zelaiko baldintzetan (Marigómez

et al., 1996); ikerlan honetan erabilitako analisi

kimikoak eta esposizio- zein efektu-

biomarkatzaileak, noizbehinkako metal-kutsadura

lurzoruan detektatzeko egokiak direla erakutsiz.

Bakiotik Karrantzara 3 egunez lekuzaldatu

ondoren, liseri-guruineko Pb eta Zn kontzentrazioak

Karrantzako meatzeko bareetan neurtutako

kontzentrazioen mailetara heldu ziren. Bakiotik

Karrantzara lekuzaldatu ondoren, BSDetan

behatutako aldaketak metal-kutsadura berriaren

aurrean ere erantzunkorrak izan ziren. Vv BSD

balioak, Karrantzan Bakion baino 10 aldiz altuagoak

zirenak, toki kutsatura 3 egunez lekuzaldatutako

bareetan 3 aldiz altuagoak suertatu ziren. Metalen

metaketa moluskuen liseri-guruinean erantzun

azkarra dena jakina da, egun batez Cd pean

egondako muskuiluen Vv BSD balio emendatuek

adierazi duten legez (1. Kapitulua). Aitzitik, Bakiotik

Karrantzara lekuzaldatutako bareetan, liseri-

guruinaren MT kontzentrazioa ez zuen aldaketarik

pairatu, Zn-k eta Pb-k MTen sintesirik eragiten ez

dutenaren seinaletzat har litekeena.

Toki kutsatura 3 egunez transplantatu ondoren,

liseri-zelulen proportzio erlatiboa esangarriki jaitsi

207

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!