16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zati Teorikoa

da (8. Ird., Marigómez, argitaratu gabe). Berregite-fase "klasikoa" delakoa seguruenik

atseden-faseari legokioke, liseri-zeluletan lisosoma urriak izanik, ezaugarri histokimikoek

hori adierazi baitute. Izan ere, marearteko muskuiluak uretatik kanpo nahiko denbora igaro

ondoren (hau da, elikatzerik ez dutenean), IV-motako tubuluen morfologia nagusitzen da

(Cajaraville et al., 1991; 1992). Halaber, datu berriek mantentze-fase "klasikoa" xurgapenfaseari

legokiokeela erakutsi dute, eta desegite-fase delakoan dauden albeoloak

xurgapen-fase berantiarrari edo liseriketa intrazelularraren fase aurreratuari legozkieke

(Marigómez, argitaratu gabe). Interpretazio berri honetan, epitelioaren berriztapena inolaz

ere kontuan hartu ez dena azpimarratzekoa da.

1.2.- Gastropodo itsastarrak (Littorina eredua)

Prosobrankio itsastarretan, urdailetik atera ostean elikagaia liseri-guruinera heltzen

da. Liseri-guruina, gonadarekin batera agertzen da, liseri-gurina/gonada konplexua

izeneko organoa osatuz (9. Ird.). Liseri-guruinak normalean erraien parterik handiena

9. Irudia: Hematoxilina-eosinaz tindatutako magurioaren liseri-guruina/gonada konplexuaren ebakinen irudiak.(A)

Ikuspegi orokorra, bertan liseri-gurineko dibertikuluak eta gonada-folikuluak tartekatuak ikus daitezke.(B) Liseri-azino

baten soslaia xehetasun gehiagoz beha daiteke. Bertan liseri-zelulak (LZ) eta zelula basofilikoak (ZB) bereizi daitezke.

14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!