16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

zelula-mota ezberdinetan bahitzen dira (Marigómez

et al., 2002). Are gehiago, oxigeno zein sufre

emailekiko elkarkidetasuna duen mugaldeko

metala den Zn-aren metatze-tokiak, espezieen

arabera ere desberdinak izan daitezke (Marigómez

et al., 2002). Esaterako, muskuilu eta magurioetan,

non zelula basofilikoen fosfato-pikorrak bare eta

barraskiloetan bezain garatuak ez baitaude, Zn-a

nagusiki liseri-zelulen lisosometan lokalizatu da

(Soto et al., 1998; 1. Kapitulua). Azkenik, liseri-

azinoen lumenean askatutako pikor zitoplasmatiko

eta lipofuszinetan BSD behatu izanak, liseri-

guruineko zelulak metatzaile baino gehiago

konpartimentu iraizleak direla sustatuko luke

(Marigómez et al., 1990a; 1996; Soto et al. 1996;

Soto & Marigómez, 1997a; 1997b). Gorotzekin

batera metalak kanporatzeak berebiziko garrantzia

du lehorreko gastropodoetan, zeintzuei lehorrean

bizitzeko moldarazpenak deshidratazio-arriskua

baitakarkie, iraizte-fluidoen kanporatzea ahalik eta

murritzen mantentzera behartuta egonik (Riddle,

1981).

Vv BSD balioak Karrantzan 10 aldiz altuagoak

dira Bakion baino, AAS bitartez lortutako datuekin

bat datorrena, eta CTRk Vv BSD gainean eraginik

ez duela iradoki dezakeena. Aitzitik, bareen kasuan

liseri-zeluletan modu selektiboan metatzen diren

Hg eta Cd moduko metalen pean luzaroan

egondakoan bareetan, BSDen presentzia espero

baino baxuagoa da CTR dela eta (Marigómez et al.,

1996). Ikerlan honetan, non Zn-a liseri-guruinean

metatutako metal nagusia baita (>10 aldiz Pb

kontzentrazio tisularraren gainetik), ez dirudi CTRk

206

Vv BSD eragiten duenik, AMG bitartez Zn-a zelula-

mota guztietan lokalizatu baita.

Metalotioneinak (MT) zeluletan metal-ioi askeen

maila baxuak mantentzeaz arduratzen dira, eta

beraien ekoizpena metaleen presentziaren aurrean

induzigarria da (Dallinger, 1995; Langston et al.,

1998). Metalotioneinak, Cu, Zn, Hg eta Cd ioiei

modu espezifikoan lotzen zaizkie eta, beraz,

eraenketa- (Cu eta Zn metaletarako) edo

detoxifikazio-molekulatzat (Hg edo Cd-rako) jo dira,

moluskuetan hainbatetan erakutsi den moduan

(Ireland, 1981; Roesijadi, 1982; Dallinger et al.,

1989; Bebianno & Langston, 1989; Dallinger, 1993;

Berger & Dallinger, 1993). Ikerlan honetan,

meatzeko eta kutsatu gabeko tokiko bareen liseri-

guruinean espertrofotometrikoki kuantifikatutako

MT- kontzentrazioak ez dira esangarriki

desberdinak. Zn- eta Pb-esposizio kronikoa, MTen

indukzioari asoziatuta ez legokeela pentsa daiteke,

metal hauek fosfato moduko bestelako lotugai

zelularrei lotuta ere egon ahal diren arren. Honekin

lotuta, aipatu beharra dago Zn askotan kaltzio-

zelulen fosfato kaltzikoko pikorretan lokalizatu dela

(Taylor et al., 1990).

Karrantzako bareen liseri-zelulen lisosomak

Bakioko bareenak baino handiagoak izan ziren,

behaketa zuzenen bitartez zein estereologia

aplikatuz frogatu den bezala. Ingurumen-estresaren

neurketa orokorra den lisosomen handiagotzea

(Cajaraville et al., 1995), efektu aski ezaguna da

moluskuen liseri-guruinean (Viarengo et al., 1984;

Marigómez et al., 2005). Zehazkiago, lindanoz

kutsatutako tokietan, lisosomen handiagotzea

lindano kutsadura gradientearekin erlazionatu da

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!