16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

pean mantentzeak, elikatze-jarduera eta

hazkuntzaren murrizpen esangarria eragin dezake

(Russell et al., 1981; Marigómez et al., 1986c;

Laskowski & Hopkin, 1996; 5. Kapitulua). Dena den,

Pb eta Zn, Cu eta Cd baino toxizitate txikiagokoak

dira Helix aspersa barraskiloentzat, eta Cu eta Hg

baino toxizitate txikiagokoak A. ater bareentzat,

behintzat elikatze-jarduera, hazkuntza eta

hilkortasunari dagokienez (Marigómez et al., 1986c;

Laskowski & Hopkin, 1996). Izan ere, bareen

kasuan, janariango 300 µg/kg goragoko Zn

kontzentrazioek baino ez dute eragina liseri-

guruinaren histologian eta glukogeno-gordekinetan

(Recio et al., 1988b). Kurioski, utzitako Cu-meatze

baten aldameneko bareek, Cu, Zn eta Cd

kontzentrazio tisular altuekin batera, gorputz

osoaren eta liseri-guruinaren pisu lehorraren %50-

eko murrizpena erakutsi zuten, leku kutsatu gabeko

erreferentzia-bareekin konparatu zirenean

(Marigómez et al., 1998a). Azkenik, Cu-

(Marigómez et al., 1998a) eta Zn-meatze (ikerlan

hau) abandonatuetako bareek, liseri-zelulen

presentzia erlatiboaren murrizpenaren ezaugarri

amankomuna duten arren, metal-esposizio

kronikoaren bi egoera horietan zelula-moten

osaketa ez da berbera. Cu-meatzeko bareetan,

kaltzio-zelulek liseri-zelulak ordezkatzen dituzte

(Marigómez et al., 1998a); eta Zn-meatzekoetan,

berriz, iraizte-zelulek burutzen dute ordezkapena

(ikerlan hau). Cu eta Zn, beranduago eztabaidatuko

den moduan, bareen liseri-guruineko konpartimentu

zelular desberdinetan lokalizatzen direnez, metal-

kutsadura kronikoaren iturri desberdinen pean

egondako bareen zelula-mota osaketaren

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: lekuzaldatze-ikerketa

dibergentzia, hori bi detoxifikazio-mekanismo

desberdinen existentziaren ondorioa izan liteke.

Dena dela, liseri-zelulen galera erantzun orokorra

dela dirudi (Porcel et al., 1996; 1., 4. eta 5.

Kapituluak), eta beraz CTRren parametro adierazle

orokor gisa, gaur egun erabilitako Vv BAS -en ordez,

Vv DIG erabiltzea gomendatuko genuke (4.

Kapitulua) edo Vv EXC /Vv DIG ratioa (5. Kapitulua).

Kutsatu gabeko tokiko (Bakio) bareen iraizte-

zeluletako lipofuszinetan eta liseri-zeluletako

hondakin-gorputz gutxi batzuetan AMGren bidez

ikustarazitako metalen mailak ertain eta baxuak

bitartean suertatu ziren. Halaber, odol-hodiaren

inguruko ehun konektiboko geruzan BSD

konspikuoak behatu ziren. Egoera hori

erreferentziazko oinarri-balioak dira, eta aldez

aurretik egindako zelai-ikerketa eta laborategiko

esperimentuetan lortutako emaitzekin bat dator

(Marigómez et al., 1996; 1998a). Bestalde,

Karrantzako bareetan iraizte-zelulen lipofuszina-

pikorrek zein liseri-zelulen lisosoma eta hondakin-

gorputzek, eta baita kaltzio-zelulek ere, oso AMG-

markaketa intentsoa erakutsi zuten. AMGk

eskainitako datuen arabera, bareetan Pb

lehendabizi liseri-zelulen lisosometan metatzen da

(argitaratu gabe), beste metalen kasuan, Hg eta Cd

alegia, gertatu bezala (Marigómez et al., 1996;

1998a; 5. Kapitulua). Haatik, Zn liseri-, iraizte- eta

kaltzio-zeluletan lokalizatu da (Schoettli & Seiler

1977; Recio et al. 1988a; Almendros & Porcel,

1992; Triebskorn & Köhler, 1996), esperimentu

honetan egindako AMG bidezko behaketekin bat

datorrena. Lotugai-multzoak zelulaz-zelula

desberdinak dira, eta beraz metal ezberdinak

205

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!