16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hitzaurrea

Dagoeneko ia bi urte igaro dira tesia aurkeztu nuenetik eta denbora tarte

horretan argiak diren zenbait aldaketa nabarmentzen dira. Tesiaren zati

teorikoan aipatzen den moduan bi ildo nagusi jorratu dira. Lehendabizi

moluskuen eta nagusiki muskuiluen liseri-guruineko zelulen berriztapenaren

azterketa burutzen da. Horretarako, gaur egun indarrean dauden zenbait

teknika immunohistokimiko erabili dira. Ohikoak eta aski ezagunak ugaztunetan

baina zenbait kasutan oraindik ere ornogabeetan guztiz hedatu gabe daudenak

(antigorputz espezifikoen faltagatik edota ehunen ezagutza oraindik ere oso

sakona ez delako). Bigarren ildoa, moluskuen liseriepitelioan gerta daitezkeen

aldaketak ingurumen-osasunaren ebaluaketan erabiltzen diren

biomarkatzaileetan nolako eragina duten ikertzea izan da. Biomarkatzaileak

antolakuntza maila biologiko sinpleenetan (maila zelular, molekular zein

tisularrean) gertatzen diren aldaketak dira eta antolakuntza maila biologiko

konplexuagoetan (populazio edo ekosistema) sortaraz daitezkeen alterazioak

aurresateko lagungarriak izan daitezke. Ahalik eta erantzun goiztiarragoen

bilaketa dela eta, azkenengo urteotan biologia molekularreko tresnak gero eta

gehiago nabarmenduz joan dira eta “omics” bezala ezagutzen diren jarduerak

(genomics, proteomics, metabonomics…) gero eta pisu zein garrantzi gehiago

hartuz joan dira.

Egungo biologiaren tendentzia ikusita, zalantzarik gabe gaur berriz ere nire

tesiarekin hasiko banintz, tresna molekularren erabilpenak pisu gehiago izango

luke. Hau da, zelulen proliferazioa aztertzeko immunohistokimikak egiteaz gain,

hau da, proteina jakin bat ehunean lokalizatzeaz gain, proteina hori kodetzen

duen RNA mezularia lokalizatzen saiatuko nintzen in situ hibridazioak eginez.

Eta, biomarkatzaileen atalari dagokionez, zelula- eta ehun-mailako

biomarktzaileak erabiltzeaz gain, ziur aski, maila molekularreko

biomarkatzaileren bat ere (gene ezagun baten adierazpen-maila, adibidez)

erabiliko nuke. Dena den, ugaztunetan aski garatuak dauden teknologia hauek,

ornogabeetan, aldiz, oraindik lehendabiziko urratsak betetzen ari dituzte.

Aurretik aipatutako guztia egia bada ere, 2006. urtean Valery Forbes

ikertzaileak argitaratutako artikulu batean, gaur egungo biomarkatzaileen

erabilpena eta tendentzia (aipatutako “omics” teknologia) zalantzan jartzen ditu.

Bertan, biomarkatzaileak, kutsatzaileak nolako mekanismo zelular eta

molekularren bitartez eragiten duten ezagutzeko baliogarriak direla esaten du,

baina bere izaera prediktiboaren gainean hodei ilun bat ezartzen du. Hori dela

eta, ingurumen toxikologian lan egiten dugunoi, epe luzeko esperimentu

konplexuak egitera bultzatzen gaitu, beraz, ez dirudi hurrengo urteotan lan falta

izango dugunik. Aldaketa klimatikoa ahaztu gabe, noski, baina hori beste

historia bat da…

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!