16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

kutsatugabeko toki batean Bakion, meatzetik aski

urruti dagoen landa-herria dena. Bareak toki batetik

bestera 3, 10 eta 28 egunez lekuzaldatu ziren, eta

baldintza naturaletan mantendu ziren lurzoruari

atxikitako saredun kutxen bitartez. Horretaz gain,

bai Bakion zein Karrantzan lurzorua eta bareak

lagindu ziren, transplantea egin zeneko egun

berean (0. eguna). Bareak (10 talde

esperimentaleko), laginketa-egunetan sakrifikatu

ziren, eta segidan azalduko den moduan prozesatu

ziren. Liseri-guruinaren zati bat, Carnoy likidoan

fixatu, parafinan inkluditu eta 7 µm-ko lodierako

ebakietan moztu zen, azterketa histologikoak eta

analisi histokimikoak egiteko. Bigarren zati bat,

glutaraldehidoan fixatu eta EPON erretxinan

inkluditu zen, ebaki semifinen behaketa egiteko.

Hirugarren zati bat, nitrogeno likidotan izoztu zen. 8

µm-ko lodierako ebakiak, kriostatoan moztu, eta

ondoren ß-glukuronidasa entzimaren jardueraren

demostrazio histokimikoa egiteko prozesatu ziren.

Liseri-guruinaren beste zati bat nitrogeno likidotan

izoztu zen, metalotioneinen neurketa

192

espektrofotometrikoa burutzeko. Azkenik, geratzen

zen liseri-guruinaren zatia, metalen analisi kimikoak

egiteko liseriketa azidoaren bitartez prozesatu zen.

Prozedura bakoitzaren nondik norakoak,

zehaztasun gehiagoz jarraian azalduko dira.

Analisi kimikoak

1. Irudia: Erreferentzia tokia

(Bakio) eta antzinako meatzetokiaren

(Karrantza)

kokapenaren irudi eskematikoa.

Geziek bareen

lekuzaldatzearen nondik

norakoak islatzen dituzte

kutxen barruan agertutako

egun kopuruen zehar

Liseri-guruinak ur distilatuan garbitu, eta labean

120ºC-tara lehortu ziren 48 orduz, pisua egonkortu

zen arte (Ireland, 1979). Lehortutako ehunak azido

nitriko kontzentratuan liseritu ziren. Gerora, ur

distilatuan disolbatutako azido nitrikotan (0.1 M)

diluitu ondoren, laginak absortzio atomikozko

espektrofotometroan (PerkinElmer 2280, Wellesley,

Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak) neurtu

ziren, aldi bereko atzealdeko zuzenketaz eta 0.3

mg/l-ko sentikortasunaz. Merck merkatal-etxeko

(Merck & Co., Inc, Whitehouse Station, New Jersey,

Amerikako Estatu Batuak) disoluzio estandarrak

(zertifikatutakoak) 0.1 M azido nitrikotan diluitu ziren

kalibrazioa burutzeko. 7 metal analizatu ziren:

kadmioa (Cd), kromoa (Cr), kuprea (Cu), burdina

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!