16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

Lehorreko bareetan, liseri-guruinaren epitelioa

desberdintzatutako hiru zelula-motez osaturik dago,

esaterako: liseri-zelula (ugariena), iraizte-zelula eta

kaltzio-zelula (zelula basofilikoa; Sumner, 1965).

Gainerako molusku taldeetan bezala, metalez

kutsatutako eskualdeetan bizi diren bare en liseri-

guruinean ere, zelula basofilikoen (kaltzio-zelulen)

kopuru erlatibo altuak eta hipertrofia aurkitu dira

(Marigómez et al., 1998a), eta baita laborategian

metalen pean mantendutakoetan ere (Marigómez

et al., 1996; 4. Kapitulua). Halaber, metalezko

kutsadura kronikoaren baldintzetan, iraizte-zelulen

kopuru erlatiboa ere emenda daiteke (Marigómez et

al., 1998a).

190

CTR, kutsatzaile peko esposizioari erantzunez

zelula basofilikoen (kaltzio-zelulen) proliferazioaren

ondorioa dela proposatu da (Thompson et al., 1974;

Rasmussen et al., 1983; Widdows et al., 1984;

Lowe & Clarke, 1989; Cajaraville et al., 1990a;

1990b; Marigómez et al., 1990b; 1996). Widdows et

al.-ek (1984), aldaketa horrek liseriketa-prozesuan

zein bioenergetikan berebiziko eragina izan

dezakeen moldarazpen-erantzuna dela

kontsideratu zuten. Izan ere, liseri-zelulen

berriztapena, zelula ama moduan jokatuko luketen

zelula basofilikoen zatiketaren bidez suertatuko

litzatekeela orokorki onartuta zegoen (Yonge, 1926;

Mix & Sparks, 1971; Thompson et al., 1974) eta,

zentzu horretan, zelula basofilikoen proliferazioak,

liseri-zelulen galerak ekarritako zelulen berriztapen

areagotua bermatuko luke (Cajaraville et al.,

1990a). Haatik, oraintsuko ikerketek, muskuiluen

liseri-guruinean liseri-zelulek zein zelula

basofilikoek, ziklo zelularra norberak bere aldetik

jarraitzen duela frogatu dute (Marigómez et al.

1999; Zaldibar et al., 2004), eta beraz, liseri-zelulak

zatitzeko gai direnez, beraiek ordezkatzeko zelula

basofilikoek proliferatzea gertagaitza litzateke. Are

gehiago, metal eta konposatu organikoen

kutsadura peko baldintzetan epitelioaren masa-

murrizpen netoa gertatzen da, liseri-zelulen

galeraren ondorioz seguru asko, murrizpen horrek

zelula basofilikoen kopuru erlatiboaren itxurazko

gorakada ekarriz (Vega et al., 1989; Marigómez et

al., 1990b; 1995; 1996; 1998b; Zaldibar et al.,

2002). Aitzitik, kutsadura peko baldintzetan zein

ingurumen-kaltea eteterakoan liseri-zelulek

proliferatzen dute, BrdU immunohistokimika bidez

magurio eta bareen kasuan laborategiko

esperimentuetan frogatu den moduan (Zaldibar et

al., 2002, 4. eta 5. kapituluak). Beraz, zelula

basofilikoen kopuru erlatiboaren emendioa, batez

ere liseri-zelulen galeraren ondorioa dela onar

genezake. Modu berean, iraizte- eta kaltzio-zelulen

kopuru erlatibo altuak, abandonatutako Cu

meatzean hainbat belaunaldiz (kutsadura kronikoa)

bizi izan diren bareetan aurkitu ziren, liseri-zelulak

pikor zitoplasmikoen iraizpenean oso aktiboak eta

oso bakuolizatuak agertu zirelarik (Marigómez et

al., 1998a). Egoera horrek liseri-zelulen etengabeko

askatzeak azalduko luke. Ildo beretik, iraizte-

zelulak, bizi-zikloaren azken urratsetan dauden

liseri-zelulak izango liratekeela proposatu da, eta ez

beste zelula-mota ezberdina (Porcel et al., 1996;

Dimitriadis & Konstantinidou, 2002). Horrek,

baraualdian eta kutsadurapean liseri- eta iraizte-

zelulen proportzio erlatiboek jarraitzen dituzten

jokabideak kontrajarriak izatea azalduko luke

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!